cabecera_01.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Agerreburu Trikuharria

AGERREBURU

ESTAZIO MEGALITIKOA: Elosua-Plazentzia.

DESKRIBAPENA: 11,5 m-ko diametroa eta 0,75 m-ko altuera dituen trikuharri bat da. Erdialdean gutxi gorabehera 2 m-ko diametroa eta 0,6 m-ko sakonera dituen kraterra dauka, bertan hiru harlauza ikus daitezkelarik. Hauek, antzinako ganbararen aztarnak, honela kokaturik daude: bat zutik dago iparraldean, beste bat barrurantz kulunkatua hegoaldean eta beste bat kanporantz kulunkatua mendebaldean. Tumuluaren gainean beste biren aztarnak daude. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak eta kareharri margatsuak dira.

HISTORIA: 1920an J.M. Barandiaranek aurkitu zuen eta urte berean T. Aranzadi, J.M. Barandiaran eta E. Egurenek induskatu zuten.

Indusketan ondorengo materialak berreskuratu ziren:

  • Zeramika: ertza kanpoaldera irtena eta hondo laua duten edalontzi zatiak.
  • Giza aztarnak: hezur urri batzuk (galduak).
  • 2002an aizkora bat aurkitu zen bere gainazalean.

ESKU-HARTZEAK: 1921 urtea, T. Aranzadi, J.M. Barandiaran eta E. Egurenek induskatu zuten 1921an.

HISTORIA: J.M. Barandiaranek aurkitu zuen 1920an.

Eguraldia

Maiatza 2024
A A A O O L I
29 30 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31 1 2
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)