Debagoienako eskualdea Gipuzkoako Lurralde Historikoaren hego-mendebaldean kokatzen da. Iparraldean Debabarrena eskualdea du; ipar-ekialdean Urola Kosta eskualdea; hego-ekialdean Goierri eskualdea eta Patzuergoak (haundia eta txikia); hegoaldean Arabarekin egiten du muga; ipar-mendebaldean Bizkaiarekin; eta bukatzeko, hego-mendebaldean Arabarekin. 348,22 km2ko azalera du, Gipuzkoako azaleraren %18,24a.
Eskualdearen ezaugarri nagusienetako bat Deba ibaia da. Ibai hau Debagoieneko Leintz-Gatzaga herrian sortu (iturburuaren koordenatuak: 42°57'43'' N 2°33'2'' W 42.96194° N 2.55056° W) eta Debabarreneko Deba herrian itsasoratzen da, Bizkaiko Golkoan (ibai-ahoaren koordenatuak: 43°17'57'' N 2°21'18'' W). Euskal Herriko bostgarren ibaia da luzeeraz, 58 km dituelarik.
Klima atlantikoak kolore berde sakona ematen die eskualdeko lurrei.
Eskualde hau ondorengo 8 udalek osatzen dute:
Lr Ots 16 Arrasateko Hileko 3. Larunbateko Azoka |
Or Mar 01 Oñatiko Hileko Azoka |
Lr Mar 02 Osintxuko Santu Martirien Eguna |
Lr Mar 09 Arrasateko Martxoko Azoka |
Lr Mar 23 Bergarako Erramu Zapatuko Azoka |