LANDA EREMUA | EKOIZLEA |
BEDOÑA | ARTAZUBIAGA BASERRIA |
GESALIBAR | ATXABAL BASERRIA |
MUSAKOLA | EGI-HANDI BASERRIA |
UDALA | PALAZIO BASERRIA |
Gipuzkoako zuhaitzik handiena dute. Erdi Aroko hiriguneak antzinako hiru ate gordetzen ditu. Arrasaten kooperatiben sorterrian aurki daitezkeen bitxikerietako bi baino ez dira aipatutako horiek.
Kooperatibismoaren alorrean duen esperientziagatik da ezaguna mundu zabalean Arrasate. Langileen partaidetza zuzena sustatzen duten enpresen sorrerak, izan ere, sekulako garapena izan du herri honetan. Kooperatiben inguruko mugimenduarekiko interesa dutenei ez ezik, gainerako bisitariei ere badu zer eskaini Debagoienako herririk jendetsuenak. Erdi Aroko hiribilduaren ezaugarriei eusten dien hirigune historikoa, esaterako: oinplano obalatua du, eta garai batean izan zituen bost ateetako hiru gordetzen ditu, Portaloikoa, Zurgin Kantoikoa eta Kontzesinokoa. San Joan Bataiatzailearen parrokia gotikoa, udaletxe barrokoa eta intxaurrondoz eta gaztainondoz egindako erretaula churrigueresko aipagarria duen San Frantzisko komentua dira, besteak beste, Arrasaten ikus daitezkeen zenbait monumentu. Aurreneko begi-kolpean batik bat herriaren izaera industriala nabarmentzen bada ere, turismo berdea gogoko dutenek paraje ederrak aurkituko dituzte inguruetan. Hirigune historikotik oso hurbil bi parke eder ditu, sekuoiak, gaztainondoak, haritzak eta pagoak dituen Monterroi jauregikoa, eta muino batean gora egiten duen Santa Barbara parkea. Mendizaleek, berriz, herritik gertu dute Udalatx edo Udalaitz mendia.
Az Mar 09 Arrasateko Martxoko Azoka |
Az Eka 22 Arrasateko San Juan Jaiak |
Og Abe 22 Arrasateko Santamas Azoka |
Lr Abe 24 Olentzero |
As Mar 28 Aste Santua |
As Mai 31 Oñatiko Korpuseko Jaiak |
Az Eka 01 Elosuako Otabak Jaiak |
Az Eka 01 Eskoriatzako Nekazaritza eta Eskulangintza Azoka |
Az Eka 08 Olabarrietako Udanako Igoera |
Al Eka 13 Gellaoko Paduako San Antonioren Ospakizuna |