cabecera_05.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Basabideak

  • Udalerria BERGARA
  • Landagunea AGIRRE (BERGARA), GOIAUZOA (BERGARA), HARANE (BERGARA)

Ibilbide zirkularra da, Bergarako Goiauzoa, Agirre eta Harane landa eremuak zeharkatzen dituena. Marka txuri-berdez markaturiko herri-xenda, herriko natura txoko interesgarriak gurutzatzen dituena: San Martzial, Surrako Gurutzea, Agirreko Garaia eta "Ferrocarriles Vacongados" trenbidea (Durango-Zumarraga). "Ferrocarriles Vascongados" trenbidea "Vasco-Navarro" trenbidea (Bergara-Gasteiz-Lizarra) Mekolalden gurutzatzen ziren.

Intxorta igoera. Ibilbide honetatik, Bizkaiko eta Gipuzkoako mendiak izango ditugi ikusgai: Udalatx, Anboto, Urkiola, etab. Aipatzekoa da bertako landaretza, batez ere, pagadiak.

  • Udalerria ARETXABALETA, ESKORIATZA
  • Landagunea AREANTZA (ARETXABALETA), MENDIOLA (ESKORIATZA)

Ibilbide honetan Aretxabaletako mendirik ezagunenera igoko gara, Kurtzebarrira. Bertatik Debagoiena bailarako bista bikainak daude.

  • Udalerria ARRASATE
  • Landagunea BEDOÑA (ARRASATE)

Kurtzetxiki (Gurutzetxiki) mendi tontorretik bista panoramika miragarriaz gozatu daiteke.

  • Udalerria ARETXABALETA, ARRASATE
  • Landagunea ORO (ARETXABALETA), BEDOÑA (ARRASATE)

Ibilbide honek Bedoña eta Oro auzoak lotzen ditu.

  • Udalerria ANTZUOLA
  • Landagunea BASALDE (ANTZUOLA), IRIMO BARRENA (ANTZUOLA), IRIMO GOENA (ANTZUOLA)

Ibilbide honetan naturak garrantzi handia baldin badu, eta batez ere basoak (pagadiak, alertzeak, herrian dauden hagin bakarrak...), ezin da baztertu bertan dauden aztarna arkeologikoak: tumuloak alegia. Etnografian, berriz, desagertzear dauden azkenengo galtzada zaharrak; Oñati-Legazpi-Urretxu-Antzuola mugarriak...

  • Udalerria ANTZUOLA
  • Landagunea GALARTZA (ANTZUOLA), UZARRAGA (ANTZUOLA)

Uzarraga eta Galartza ezagutzeko bidea ematen digu ibilbide honek. Bergara aldean, baina Antzuolako udalerrian kokatuta dauden baserriak ikusteko aukera izango dugu.

  • Udalerria BERGARA
  • Landagunea ALDAI-EGIA (BERGARA), ANGIOZAR (BERGARA)

Angiozar errekan zehar bere garaian garrantzizkoak izan ziren hainbat errota ikus ditzakezu. Gaur egun, Jose Migel de Barandiaranek egindako ikerketei esker ezagutzen da beren balio historikoa.

  • Udalerria ANTZUOLA
  • Landagunea BASALDE (ANTZUOLA), IRIMO GOENA (ANTZUOLA), LIZARRAGA (ANTZUOLA), UZARRAGA (ANTZUOLA)

Antzinako trenbidean ibilbideak auzo denak zeharkatzen ditu Irimo Barrena eta Galartza izan ezik.

  • Udalerria OÑATI
  • Landagunea LARRAÑA (OÑATI), MURGIA (OÑATI), OLABARRIETA (OÑATI)

Ohiko ibilbide honetatik Oñatiren ikuspegi zabala dugu. Erdigune historikoan hasi eta nekazaritza giroko auzoetatik igarotzen da, eta altxor natural eta etnografiko ugariz gozatzeko parada izango dugu.

<< Hasi < Aurrekoa 1 2 3 4 5 Hurrengoa > Bukaera >>
1 orrialdea 5-koa

Eguraldia

Azaroa 2024
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)