cabecera_04.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

SL GI 38: Bergarako Gerriko Berdea (Goiauzoa + Agirre + Harane)

Ibilbide zirkularra da, Bergarako Goiauzoa, Agirre eta Harane landa eremuak zeharkatzen dituena. Marka txuri-berdez markaturiko herri-xenda, herriko natura txoko interesgarriak gurutzatzen dituena: San Martzial, Surrako Gurutzea, Agirreko Garaia eta "Ferrocarriles Vacongados" trenbidea (Durango-Zumarraga). "Ferrocarriles Vascongados" trenbidea "Vasco-Navarro" trenbidea (Bergara-Gasteiz-Lizarra) Mekolalden gurutzatzen ziren.

  • Denbora: 1 ordu 41 minutu
  • Distantzia: 9,66 km
  • Zailtasuna: Erraza

DESKRIBAPENA:

  • Bergara: Agorrosin Ekintza Gunetik (bainuetxe eta igerilekuak) hasten da. Bertatik aitonetara doan bidea hartuko dugu. Aitonetara iristean Goiauzoko San Martzialerantz igotzen hasiko gara.

  • Azkatzuko Iturria (Goiauzoa): Azkatzu baserrietara heldu aurretik, ezkerraldean, Azkatzuko iturria kokatzen da.

  • Azkatzu baserriak (Goiauzoa): San Martzialera jaisteko azken aldapan Azkatzu Gainekoa eta Azpikoa baserriak kokatzen dira.

  • San Martzial ermita (Goiauzoa): Ermita inguruan mahaiak, jolasgunea, erretegiak etab. daude. Oso ezaguna da San Martzial egunean bertan ospatzen den jaia.

  • Lamariño Torre (Goiauzoa): San Martzialeko ermita atzeko bidea gorantz hartuz gero Lamariño Torre baserrira helduko gara. Honen ondoan Zubipe baserria ere kokatzen da.

  • Lamaino-Etxeberria (Goiauzoa): Berehala Lamaino-Etxeberria nekazalturismoa ikusiko dugu. Bidean aurrera jarraituko dugu eta laister bide bazterrena kokatuta dagoen iturri bat ikusiko dugu.

  • Surrako gurutzea (Goiauzoa): Ia eskualde osoan ikusten den gurutzea da. San Martin Agirreren omenez ezarri zuten bere kanonizazioaren lehen mendeurrenean, 1862-1962. Bertan iturri bat ere kokatzen da. Bidea jarraituko dugu.

  • Egiño (Agirre): Gaur egun, hutsik dagoen baserri bikaina da. Bidetik beherantz jarraituko dugu.

  • Aumategi jauregia (Agirre): Eskumaldera begiratzen badugu Aumategi Jauregia ikusiko dugu. Hau gertutik ikusi nahi badugu bidegurutzera heltzean eskumako bidea hartuko dugu. Bestela, metro batzutara dagoen bidegurutzean gora hartuko dugu eta baserriaren parean (lehen San Martin baseliza kokatzen zen baserri honetan) eskumara.

  • Agirre baserria eta garaia (Agirre): Berehala Agirre baserrira eta garaiara helduko gara. Garaia hau Gipuzkoako egurrezko garai bakarra da. Berriro lehengo bidegurutzera joango gara.

  • Iturbe (Agirre): Irizar zerrategiaren sarreratik eskumara Iturbe baserria kokatzen da.

  • Bergara: Gabiria kaletik San Antonioko errotondara helduko gara eta hemendik Artzamendi kalera igoko gara.

  • Harane: Artzamendi kaletik antzinako trenbidera igo.

  • Harane: Antzinako trenbidea Boluko norantzan hartu eta antzinako tren geltoki inguruan herriruntz jaitsi.

  • Bergara: Agorrosin Ekintza Gunera joan.

Eguraldia

Urria 2024
A A A O O L I
30 1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31 1 2 3
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)