cabecera_01.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

SL-GI 10 (Larraña + Olabarrieta + Murgia)

Ohiko ibilbide honetatik Oñatiren ikuspegi zabala dugu. Erdigune historikoan hasi eta nekazaritza giroko auzoetatik igarotzen da, eta altxor natural eta etnografiko ugariz gozatzeko parada izango dugu.

  • Denbora: 2 ordu
  • Distantzia: 9,71 km
  • Zailtasuna: Erdi mailakoa

DESKRIBAPENA:

  • Oñati. Oñatiko erdigunetik abiatzen da ibilbidea, San Anton plazatik, San Anton kaletik aldapan gorantz eginez. Aldapa honetatik, herriko erdiguneko teilatuak ikusiko ditugu eta hauen artean, San Migel parrokia eta Sancti Spiritus Unibertsitea nabarmentzen dira. Gorantza begiratuz, Zumeltzegiko dorrea dago.

     

  • Zumeltzegi Dorrea. Dorrea alde batetara utziz, eskuin aldeko bidetik, gorantza jarraituko dugu hormigoizko pistatik piskanaka piskanaka. Torretxebarri baserrira heldu baino lehen eskuin aldera eginez eta pinadia zeharkatuz Errekalde baserrira jeisteko.

     

  • Larraña: Arranoaitzeko errekastoa zeharkatu ondoren, Errekalde baserriaren inguruan Urubilera eramango gaituen bidetik gorantz egingo dugu, ondoren Elordui baserrira eramango gaituen pista hartzeko. Elordui baserriaren alboan eskuin aldera hartu Obiagarantz. Orain dela gutxi arte, kaltzada honetako zatiaren baldintzak inguruko egokienak ziren. Obiaga baserria alde batetara utzi eta Larraingaineko bidegurutzera jeisten da ibilbidea. Elkartea ezkerrean utziz, aldapan behera, Leibar baserria ikusiko dugu. Hemendik, ezkerrera jarraituz, garai batetan Oruetako gunea osatzen zuten baserri multzora ailegatuko gara, gaur egun Pullangua, Zeziñena eta Erbiña baserriek osatzen dute gune hau. Mondragon Unibertsitatearen eta Larraña Institutoko gunearen gainekaldetik, ezkerreko bidetik, Ikorostondo edo Kortako errekastora ailegatuko gara.

     

  • Olabarrieta: Gorago dagoen txabolan eskuin aldeko bidea hartu eta bideska jarraituz zelaia zeharkatu, Irubieta baserriaren alboan Olabarrieta auzora eramango gaituen pista hartuz. Asfaltozko bidetik jetsiz Olabarrietako beste auzune batetara ailegatuko gara, Olarazan auzunera; bidegurutzetik gorantz baserri batzuen eta San Jose ermitaren albotik igaro ondoren, antzinako Errege Bidera jetsiz, Ugarteko zubiaren ingurura. Olaran errekaren albotik, Arrazola Azpikua zubiaren behekaldetik igaro ondoren Lepazpira eramaten duen Gi-2630 errepidera iritsiko gara. Errepidea zeharkatu ondoren Aiastui baserriarekin egingo dugu topo.

     

  • Murgia: Pistatik zati txiki baten gorantza igo ondoren Murgiako auzoa dago. Besteak beste, Maala, Korostola, Arretxe, Bixain,….baserrien albotik pasa ondoren Asentzio ermitara ailegatuko gara eta elizbidetik Jauregikoa baserriaren albotik Murgialdai baserrira. Ondoren, San Martingo hariztia dago eta bidegurutzea jarraituz San Martingo ermita. Hariztitik irtetzerakoan, Murgiazubietako zubi zaharrera jeisten da eta jarraian, Oñatiko erdigunera.

Eguraldia

Maiatza 2019
A A A O O L I
29 30 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31 1 2
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)