cabecera_05.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Ikastaroa: Interneten saltzea, arrakastarako 8 giltzarri

Merkataritza elektronikoa ez da etorkizuneko gauza bat, gure bizitzan erabiltzen dugun zerbait baizik. Enpresa txiki eta handi batzuek jauzia eman dute eta Internet-en bidez saltzen hasi dira; Internet salmenta kanal nagusienetako bat bihurtu da.

Krisi garaian ere, Internet-en bidez gero eta produktu eta zerbitzu gehiago eskatzen dira, baina eskaintza ere azkarrago hazten hasi da. Tarte txikian lehiakide asko daude, eta gure negozioak sarean arrakasta izan dadin nahi badugu, oso ondo egin beharko dugu.

Ikastaro honetan, adierazi egingo dizuegu zein giltzarri izan behar ditugun kontuan gure eCommerce gainontzekoengatik bereizteko eta arrakasta izateko.

Nori zuzendua

Ekintzaileei, kudeatzaileei, profesionalei, informatikako arduradunei eta, orokorrean, merkataritza elektronikoan interesa duten pertsona guztiei.

Programa

  • 1- Ideia
  • 2- Finantzaketa
  • 3- Taldea
  • 4- Plataforma
  • 5- Logistika
  • 6- Marketina
  • 7- Bezeroarekiko arreta
  • 8- Planifikatzea, neurtzea, aztertzea eta jardutea

Informazio gehiago

Data: 2012/02/20
Ordutegia: 9:00-13:00
Iraupena: 4 ordu
Lekua: Zamudioko Teknologi Elkartegia. Tecnalia eraikina, #204
Prezioa:20,00 €
Ordaintzeko erak: Banku transferentzia

Berriaren iturria eta lotura

www.euskadinnova.net

Eguraldia

Maiatza 2024
A A A O O L I
29 30 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31 1 2
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)