cabecera_01.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

PR-GI 93 (Harane + Murinondo + Osintxu)

Ibilbide hau Bergarako iparraldean garatzen da eta “Vasco Navarro” eta “Vascongados” trenbideen bideak zeharkatzen dira.

  • Denbora: 3 ordu
  • Distantzia: 10,45 km
  • Zailtasuna: Erraza

DESKRIBAPENA:

  • Bergarako saihesbideko iparraldeko sarreraren ingurutik, kanposantuko aparkalekutik abiatzen da ibilbide hau. Hainbat ikastetxeren aurrean dagoen Boni Laskurain pasealekua hartu eta zubia pasa ondoren bidegurutze batera iritsi eta gero, eskubialderantz abiatu eta metro gutxira bestaldera pasa eta Madura auzoko erdialdetik eskumarantz jo auzoa zeharkatuz. Bukaeran ezkerrerantz jo eta aldapa igo, Moiua dorrea parez pare ikusi arte.

  • “Vascongados” Trenbide zaharra. Eraikina ikusi ondoren, bidera itzuli eta Melchor Sánchez de Toca kaletik gora igo bidea bukatu arte. Jada, “Vascongados” trenbide zaharrean gaude. Jarraitu beherantz Osintxurantz. Oso gutxira helduko gara itxita dituen arku askoko eraikuntza batera, trena zebileneko trenbidearen argi indarraren zentrala da.

  • Murinondo edo San Blas: Biren bat kilometro jarraituz, trenbidea zeharkatzen duen bide batekin topo egin eta gero hartu eskumarantz. Hemendik 300 bat metrotara dago bisitatu behar dugun Murinondoko Andre Maria edo San Blas baseliza.

  • Osintxu: Bisita egin ondoren jaitsi trenbideraino eta eskumarantz hartu Mekolalde auzora iritsi arte. Jarraitu bidea beherantz Osintxuraino; Deba ibaia ezkerraldean izango dugu betiere. Nortasun propioa duen Osintxura iristerakoan, bertoko zubia ikus dezakegu.

  • Mekolalde: Ondoren, etorri garen leku beretik itzuliko gara Mekolalderaino. Mekolalden garai batean tren gurutzebide bat zegoen: bata Zumarragarantz zihoana eta bestea, Gasteiztik zehar Lizarrara iristen zena, “Vasco-Navarro” trenbidea. Mekolaldeko zubia ikusi, itzuli trenbidera eta lantegiak pasa eta gero, eskubian dagoen trenbidea jarraitu behar dugu, kasu honetan, “Anglo Vasco-Navarro” trenbidea. Baratze eta baserri artean eginiko bidea jarraituz Lazpiur lantegiara helduko gara, honen ondoan Murinondoko zubia dagoelarik. Trenbideari jarraituz abiapuntura iritsiko gara.

Eguraldia

Apirila 2024
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)