cabecera_05.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Erroten Ibilbidea (Osintxu)

Ibilbide honetan Osintxuko errotak ikusiko ditugu.

  • Denbora: 1 ordu
  • Distantzia: 3,57 km
  • Zailtasuna: Erraza

DESKRIBAPENA:

  • Osintxuko zubi ondotik irten eta Deba ibaiarekin bat egiten duen Muskiritsu errekan gora abiatu gaitezke.

  • Bolua: Osintxuko zubitik 50 metrora, San Emeteri eta Zeledonio elizaren aurrean. Muskiritxu errekatik hartzen du ura. Badago errota honi buruzko XIX. mendearen bukaerako daturik. Herriaren hornidurarako hartu ziren bere urak 1927an. 1974ra arte ehotzen zuen alea, eta bere makinak gordeta daude oraindik ere. Azkeneko urtetan alternadorea ere ezarri zitzaion, argindarra lortu nahian.

  • Atxuriondo: Osintxuko Bolutik gertu eta Billotegibolutik 500 metrora kokatutako errota. Muskiritxu errekatik hartzen du ura. Ezaguna zen 1890erako. Bere urak ere herriaren erabilpenerako hartu ziren 1927an. Egitura oraindik han dago, baina makinak kenduta daude.

  • Billotegibolua: Osintxuko bidegurutzetik abiatu eta Muskiritxu errekari jarraitu. Kilometro inguruko paseo lasaia eta atsegina egiteko moduko tokia. 1956an, herriaren erabilpenerako hartu ziren bere urak ere, eta errota ez da gehiago erabili. Duela gutxi berreraiki da, bere egitura mantenduaz.

  • Laspiurbolua: Antzinatik ezagutzen den etxe bikaina. Antzuolakoa zen 1625ean. Billotegibolutik gora jarraitu eta 500 metrora dago. Orain dela 60 urte utzi zion lanari. Ondoren, turbina bat ezarri zioten inguruko baserriei argindarra eman ahal izateko. Azkeneko aldiz berritu zutenean eman zioten gaur eguneko itxura. Etxe bikaina bera, inguruak eta bertarako bideak ere guztiz berrituta daude.

  • Ondoren bide beretik Osintxura itzuliko gara.

Eguraldia

Apirila 2024
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)