cabecera_01.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Uraren Ibilbidea (Araotz zehar)

Araotz auzoko lau auzune zeharkatzen dituen ibilbide honek baserri giroan murgiltzen gaitu lehenengo, eta aldapan gora hasten denean, ikuspegi paregabeak eskaintzen dizkigu. Ibilbide honek lotura estua du urarekin, hainbat erreka, kanal, urtegi, iturri, putzu eta labaderoren ondotik pasatzen baita.

  • Denbora: 4 ordu
  • Distantzia: 12,33 km
  • Zailtasuna: Erraza

DESKRIBAPENA:

  • Araotz: Araotzeko San Migel eliza, pelotalekua eta eskola zaharrak sortzen duten plazatxotik abiatuko gara eta elizarako bide zaharretik Ugaran auzunera jaitsi.

  • Ugaran auzunea: Errepide nagusitik Errotabarriko gurutzeraino segi; hemen ezkerrera hartu bide zaharretik, Saratxo erreka iragan eta aldapan gora Zubia auzunera iritsiko gara.

  • Zubia auzunea: Erramuena baserriaren parean eskuinera hartu eta goratza egin arbelezko bide batetik, eta txabola bat ezkerretara utzita pinudi batera helduko gara. Pinuditik goragoko txabolaraino joan eta, muino bat igo ondoren, belarrezko bideari gorantza jarraitu. Apur bat igo, lizar batzuk igaro, eskumara hartu eta gora behera baten ondoren, erdi ezkutuan, Aitzuloko koba agertuko zaigu.

  • Aitzuloko koba: Aitzulotik lizarretara bueltatu eta gorantz jota, Araozta edo Aitzgaineko urtegitxora ailegatuko gara; hemendik segi kanalari Ugastegiraino; hemen, zabalune batean ubidean bertan moldatuko edanleku eta txabola bat aurkituko ditugu.

  • Santa Kurtz ermita: Goratxoago dagoen Santa Kurtz ermitatik Araotz eta Arantzazu auzoen ikuspegi paregabea dago. Ermitaren atzealdetik ezkerreko bideari heldu eta gasbideari jarraitu. Txirikillaleku izeneko zelaira iritsita, barreneraino segi eta ezker aldeko bidexkatik basoan sartu. Basoa igarota, Andarto azpiko bidegurutze batean Araotz aldera hartu eta kanalarekin topo egin arte jaitsi. Kanalari jarraituz gero, ibilbideak berriro Santa Kurtz ermita pareraino eramango gaitu; aurreratxoago eskuinera porlanezko pista bateteik abiatu, Agerre baserrira jaisteko.

  • Aizkorbe auzunea: Agerre parean eskumara hartu zelai arteko bidezidor batetik; ondoren datorren basoa zeharkatu eta Aizkorbe auzunera heldu.

  • Araotz: Asfaltozko bidean behera, Aizkorbe eta Uriarte (Uxarte) auzuneak pasatuz, Araotz auzoko elizara, abiapuntuta itzuliko gara.

Eguraldia

Martxoa 2024
A A A O O L I
26 27 28 29 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Or Mar 29
Aste Santua
Or Mar 29
Aste Santua
Or Mar 29
Aste Santua
Or Mar 29
Aste Santua
Or Mar 29
Aste Santua
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)