cabecera_05.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

PR-GI 3005

Arantzazuko Santutegian hasi eta amaituko dugu ibilbide honek Aizkorri-Aratz parke naturaleko paraje ikusgarrietatik eramango gaitu.

  • Denbora: 2 ordu eta 30 minutu
  • Distantzia: 6,68 km
  • Zailtasuna: Erdi mailakoa

DESKRIBAPENA:

  • Arantzazuko Santutegiko aparkalekuan utziko dugu autoa eta basilikara doan bidea hartuko dugu. Goiko-Bentara doan bidea ezkerretara utzi eta Sindikarako bidea jarraituko dugu. Ostatu aurretik igaro eta bidegurutze batera helduko gara. Bideetako bat burdinazko ate batekin itxita dago. Hortik doa Urbiara bidea, baina guk beherantz doan bidea hartuko dugu.

  • Iturrigorri: Jaitsi ahala, basoa trinkotuz doa eta laster helduko gara Iturrigorriko futbol-zelai zaharretara. Hauek zeharkatzeko marka aldameneko bidetik jarraituko dugu eta zabalgune baten dagoen iturri batera iritsiko gara.

  • Arrionako korta. Segi aurrera eta laster aurkituko dugu bidegurutze bat. Eskuineko bidetik, laster pinudi batekin egingo dugu topo eta bide horri jarraituta laster iritsiko gara korta batera, Arrionako kortara.

  • Eskuinera hartu eta pagadi zoragarri batean zehar jaitsiko gara eta aldapan behera goazela, pagadia amaitu eta pinudi baten sartuko gara. Hau amaitzean zabalgune batean aurkituko gara.

  • Arantzazuko aparkalekua: Aurrera goazela, basoko pista utziko dugu eta porlanezko batetik jarraituko dugu eskerretara. Erreka ondotik pistan behera goazela zubi batera iritsiko gara. zubia pasatu eta berehala eskuinera joko dugu; hasieran bidezidor batetik eta aurrerago eskailera batzuen laguntzaz Arantzazuko aparkaleku nagusiraino itzuliko gara.

Eguraldia

Apirila 2024
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)