cabecera_03.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

PR-GI 37 Hiruerreka

Deba ibaiaren sorlekura eramaten gaituen ibilbide honetan, bertako landaretzak osatzen duen paisaia dotorea azpimarratu behar da.

  • Denbora: 3 ordu
  • Distantzia: 9,07 km
  • Zailtasuna: Erdi mailakoa

DESKRIBAPENA:

  • Leintz-Gatzaga: Dorleta Santutegiko bidea hartu eta jarraitu aurrera ezkerraldean Gatz museoa eta Dorlas baserria utziz.

  • Deba erreka: Berehala lehen bihurgunean, landaretza ugariz inguratutako bidezidor txikia jarraitu, beti ere, Deba errekaren hasierako bideak inguratuz. Bidezidor hau amaitzen denean lurrezko bide batetik jarraituko dugu “Vasco-Navarro” trenbidearen bidera iritsi arte.

  • Vasco-Navarro trenbidea: Une honetan, ibilbidea GR-121 (Gipuzkoako bira) bidearekin elkartzen da. Ezkerraldeko bidea hartu eta trenbidearen bidetik GI-627 errepidera hurbilduko gara.

  • Hiruerreketa: Errepidea pasatu eta hesia zeharkatu ostean, seinalizazio jarraituz, lurrezko pista jarraituz pinu, haritz eta pago artean Hiruerreketa, Deba ibaiaren sorlekuaren ingurura hurbilduko gara. Eskuin aldean, pagadian errekaxto txiki batzuk ikusiko ditugu. Gorantza jarraitzen badugu Elgeamendiko gailurrera helduko gara.

  • Olaun auzoa: Pista hau jarraituz, ezkerraldera, bertako landaretzaren artean Olaun auzoko baserriak ikusiko ditugu. Lehenengo, Dominaga baserria, Itxurritxueta atseden gunearen alboan eta hemendik aurrera asfaltatutako bidea jarraituz San Juanzar baserria eta ondoren, txirrindularien zaindaria den Dorletako Amaren Santutxoaren parean dagoen, Nordebisi baserria. Iadanik GI-627 errepidean gaude. Errepidearen bazterretik jarraitu eskuin aldera ibilbidearen jarraipena adierazten digun seinalea ikusi arte.

  • Dorletako Santutegia: Hemen, pista jarraitu eta aldapan behera Dorletako Santutegiaren albora iritsiko gara. Errepidez ibilbidearen hasierako puntua bueltatuz.

Eguraldia

Apirila 2024
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)