Arantzazuko Parketxeak Aizkorri-Aratzeko Parke Naturalaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen die bere bisitariei, berriz ere. Egun berezi honetan inguruotako sai arrearen (Gyps fulvus) kolonia izango da aztergai. Animalia honen aspektu biologiko interesgarrienak ezagutu ahal izango dira, Mikel Olano ornitologoaren eskutik. Lekua: Arantzazuko Gandiaga Topagunea Informazio gehiago ondorengo loturan: KARTELA
Ekainaren 15etik uztailaren 31ra bitartean, XI. Debagoieneko Jardunaldi Gastronomikoak ospatuko dira. Informazio Gehiago XI. DEBAGOIENEKO JARDUNALDI GASTRONOMIKOAK
Bihar gabeko 22:00etan tokiko telebistan (Goitb, Goierri telebista etab.), Ekogune Programaren barruan Ekolapikori buruzko erreportaia emango dute. Informazio Gehiago EKOLAPIKO
Paulo Agirrebaltzategik "Araozko Kantuak eta Kontuak" lana argitaratu du, Pello Zabalaren laguntzarekin, besteak beste. Bitoriano Gandiaga frantziskotarrak araotztarrengandik jasotako kantuak eta kontuak jasotzen dira liburuan. Berriaren iturria Goiena Aldizkaria, 2012-06-08
Datorren ekainaren 29, 30 eta uztailaren 1ean Barazkigintza Ekologikoan Ikastaroa egingo da Antzuolako Lizarragako Laskurain Haundi Baserrian. Bertan, Gaspar Caballeroren metodoa erakutsiko da. Ekainaren 29an ikastaroa 16:30etatik 20:00etara izango da, ekainarean 30ean 9:30etatik 14:00etara eta 16:30etatik 20:00etara eta uztailaren 1ean 9:30etatik 13:30etara. Gainera, baserrian afaltzeko, bazkaltzeko eta lo egiteko aukera…
943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost