Astelehenean hasi ziren etortzen Garagartzako Lezetxiki aztarnategian, Arrasaten, indusketetan jardungo duten boluntarioak.
Udazkenerako gertu izango dute Kurtzetxiki, baserritarrendako. Ganadua hara eramateko aukera eskaini gura die Udalak baserritarrei. Diputazioak dirulaguntza eman dio Udalari ingurua narrez garbitzeko.
Leintz-Gatzaga Aquariusek egin duen azken publizitate kanpainan dago. Kanpaina honetan, herririk ez duten hiritar edo "urbanita umezurtz"-ei herri bat emateko helburua azaldu du.
Arantzazuko Parketxeak eta Arantzazuko Adiskideak elkarteak 2012rako mendi-irteerak antolatuko ditu Arantzazutik. Guztira 5 ibilbilaldi gidatu egingo dira maiatzetik urrira bitartean, eta hirugarrena datorren igandean, uztailaren 7an, izango da.
Arrasaten bi elurzulo besterik ez dira gelditzen: Udalan dago bata (Nevero) eta Kurtzetxiki basoan bestea. Bada, justu bigarren hori berreskuratzea erabaki du Arrasateko Udalak. Berriaren iturria Goiena aldizkaria, 2012-06-22
943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost