cabecera_05.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Datorren ekainaren 6an, asteazkena, "Gure Lurra, Gure Etorkizuna" Dokumentalaren Aurkezpena egingo da Arrasateko Kultur Aretoko Jokin Zaitegi Aretoan. Informazio gehiago ondorengo loturan: GURE LURRA, GURE ETORKIZUNA

Urbia-Artzaintzaren bidea: Arantzazuko Parketxeak eta Arantzazuko Adiskideak elkarteak 2012rako mendi-irteerak antolatuko ditu Arantzazutik. Guztira 5 ibilbilaldi gidatu egingo dira maiatzetik urrira bitartean, eta bigarrena datorren igandean, ekainaren 3an, izango da. “Urbia-Aratzaintzaren bidea” izeneko mendi ibilaldi honetan, Arantzazutik Urbiarako ibilbide zirkularrean dauden txoko miresgarriak ezagutzeko aukera ezin hobea izango da.

Abiapuntua: Arantzazuko aparkalekuan, turismo bulegoaren ondoan
Eguna eta Ordua: Ekainaren 3an, 9:00etan
Salneurria: Helduak, 3 € / Haurrak (6-12 urte): 2 €
Erreserba: Arantzazuko Parketxea

Gipuzkoako Parketxe Sarea
Arantzazuko Parketxea
Tel: 943782894 / 943251015 / 665721408
Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko
www.gipuzkoamendizmendi.net

Azoka biziberritzeko ekimena urrats berriekin dator, orain artekoaren diagnostikoa egin eta lantaldeen sinergiak aztertzeko. Bagara herri ekimenak eta Udalak abiarazitako azoka biziberritzeko ekimena bigarren fasean sartzear da.

Berriaren iturria eta lotura

Goiena Aldizkaria, 2012-05-11

gandiaga

Taldeei zuzendutako aterpetxea egingo dute Arantzazun. Gandiaga Topagunean egongo da eta 35-40 pertsonarendako tokia egongo da.

Berriaren iturria eta lotura

Goiena Aldizkaria, 2012-05-11

mundumira

Maiatzaren 18, 19 eta 20an, azkenengo urteetan bezala, Mundumira ospatuko da gure bailaran, Munduko Kulturen Jaia alegia. Mundumira, Euskal Herria aldizkariak eta Debagoienako Mankomunitateak antolatzen duten jaialdia, zortzigarrenez ospatuko da aurten, eszenatoki bitan: Leintz Gatzagan eta Eskoriatzan. Aurreko edizioetan bezala, herri bietako kaleak, kultur-emanaldietarako agertoki bilakatuta, bisitariak zabal-zabalik hartzeko prest daude. Lotura eta informazio gehiago: MUNDUMIRA

Gure inguruan dauden sendabelarrak ezagutzea eta sendabelar horiek zertarako erabiltzen diren erakutsiko dute, besteak beste. Maiatzaren 19an izango da Ubera auzoko Jaolatza elkartean. Lotura eta informazio gehiago: SENDABELARREN IKASTAROA

Arizmendi Ikastolak Lanbide heziketa Zuk zeuk sortu! ekimenaren barruan ENERGIA BERRIZTAGARRIZ ELIKATUTAKO ETXOLA BAT EGITEKO IKASTAROA antolatu du maiatzaren 18, 19 eta 26an. Maiatzaren 18an ikastaroa 16:30etatik 20:30etara izango da eta maiatzaren 19an eta 26an, berriz, 9:00etatik 13:00etara.

Matrikula 90 €-koa da eta 2101 0055 63 0000357566 kontu korrentean sartu behar da (ingresuaren kopia Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko helbidera bialdu behar da). Ondorengo helbidean informazio gehiago aurkitu eta izena eman dezakezu: ARIZMENDI PRO EKIMENAK- ZUK ZEUK SORTU

Bedoña auzoko eskola-etxean 2 ikastaro berri egingo dira. Ikastaroetako bat Sendabelarrak eta Aromaterapia ingurukoa izango da eta maiatzaren 26an egingo da. Bestea, berriz, Lore Sikuen ingurukoa izango da eta ekainaren 9an egingo da.

Informazio gehiago

SENDABELARRAK ETA AROMATERAPIA

LORE SIKUAK

antzuategiko-bolatokia, elgeta

Antzuategiko bolatokia estali egingo dute. Bolatoki hau Elgetako Antzuategi auzoan kokatzen da, auzoko San Salbador ermita atzean.

Berriaren iturria eta lotura

Goiena Aldizkaria, 2012-05-04

bolatokia

Landagunean kokatutako bolatokia da.

<< Hasi < Aurrekoa 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 Hurrengoa > Bukaera >>
19 orrialdea 47-koa

dirulaguntzak_NAA

izapideak_naa

5

3

1

7

EHAAGAO

1

ordainketa-online

adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)