cabecera_03.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Astelehenean hasi ziren etortzen Garagartzako Lezetxiki aztarnategian, Arrasaten, indusketetan jardungo duten boluntarioak.

Udazkenerako gertu izango dute Kurtzetxiki, baserritarrendako. Ganadua hara eramateko aukera eskaini gura die Udalak baserritarrei. Diputazioak dirulaguntza eman dio Udalari ingurua narrez garbitzeko.

aquarius-huerfanos

Leintz-Gatzaga Aquariusek egin duen azken publizitate kanpainan dago. Kanpaina honetan, herririk ez duten hiritar edo "urbanita umezurtz"-ei herri bat emateko helburua azaldu du.

Arantzazuko Parketxeak eta Arantzazuko Adiskideak elkarteak 2012rako mendi-irteerak antolatuko ditu Arantzazutik. Guztira 5 ibilbilaldi gidatu egingo dira maiatzetik urrira bitartean, eta hirugarrena datorren igandean, uztailaren 7an, izango da.

elurzulonet

Arrasaten bi elurzulo besterik ez dira gelditzen: Udalan dago bata (Nevero) eta Kurtzetxiki basoan bestea. Bada, justu bigarren hori berreskuratzea erabaki du Arrasateko Udalak.

Berriaren iturria

Goiena aldizkaria, 2012-06-22

Arantzazuko Parketxeak Aizkorri-Aratzeko Parke Naturalaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen die bere bisitariei, berriz ere. Egun berezi honetan inguruotako sai arrearen (Gyps fulvus) kolonia izango da aztergai. Animalia honen aspektu biologiko interesgarrienak ezagutu ahal izango dira, Mikel Olano ornitologoaren eskutik.

  • Lekua: Arantzazuko Gandiaga Topagunea

Informazio gehiago ondorengo loturan:

jardunaldi gastronomikoak

Ekainaren 15etik uztailaren 31ra bitartean, XI. Debagoieneko Jardunaldi Gastronomikoak ospatuko dira.

Informazio Gehiago

XI. DEBAGOIENEKO JARDUNALDI GASTRONOMIKOAK

ekolapiko

Bihar gabeko 22:00etan tokiko telebistan (Goitb, Goierri telebista etab.), Ekogune Programaren barruan Ekolapikori buruzko erreportaia emango dute.

Informazio Gehiago

EKOLAPIKO

Paulo Agirrebaltzategik "Araozko Kantuak eta Kontuak" lana argitaratu du, Pello Zabalaren laguntzarekin, besteak beste. Bitoriano Gandiaga frantziskotarrak araotztarrengandik jasotako kantuak eta kontuak jasotzen dira liburuan.

Berriaren iturria

Goiena Aldizkaria, 2012-06-08

Datorren ekainaren 29, 30 eta uztailaren 1ean Barazkigintza Ekologikoan Ikastaroa egingo da Antzuolako Lizarragako Laskurain Haundi Baserrian. Bertan, Gaspar Caballeroren metodoa erakutsiko da. Ekainaren 29an ikastaroa 16:30etatik 20:00etara izango da, ekainarean 30ean 9:30etatik 14:00etara eta 16:30etatik 20:00etara eta uztailaren 1ean 9:30etatik 13:30etara. Gainera, baserrian afaltzeko, bazkaltzeko eta lo egiteko aukera ere egongo da. Informazio gehiago ondorengo loturetan:

<< Hasi < Aurrekoa 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 Hurrengoa > Bukaera >>
18 orrialdea 47-koa

dirulaguntzak_NAA

izapideak_naa

5

3

1

7

EHAAGAO

1

ordainketa-online

adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)