cabecera_05.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Alez Perezek zabalduko du zerbitzua Leintz-Gatzagatik 10 minutura dagoen Gorosarri baserrian.

Ingurune paregabean dago Gorosarri baserria; Aizkorri parke naturalaren mugetan, eta Leintz-Gatzagatik hamar bat minutura oinez. Eskoriatzako Zarimutzeko lurretan dago, baina Arlabandik du sarrera; GI-627 errepidearen 23. kilometrotik, hain zuzen ere. Duela hamar urte erosi zuten Gorosarri Goikoa Aretxabaletako Alez Perezek eta Ane Gaztañagak. Eraikina guztiz eraberritu dute, eta bertan bizi dira gaur egun. Hori bakarrik ez: guztiz ekipatutako sei landa-apartamentu ere gertatu dituzte. Urtarrilaren 20an zabalduko dute zerbitzu berria.

Berriaren iturria

Goiena Aldizkaria, 2012-01-13

IRAKASLEA

Irakasle ohia. Uribarriko eskolako fatxadan oroigarria dago, bertan hau ipintzen du: "Hemen bizi izan zen 15 urtetan, eskola ematen eta dotrina irakasten, ohitura zaharren maitale eta defendatzaile, Euskal Herriarenganako kezka bizian, euskara-zaletasun sutsuz, gizon eta kristau jator. Oñatiko Udalak eta Herriak, Esker onez."

Gipuzkoako zuhaitzik handiena dute. Erdi Aroko hiriguneak antzinako hiru ate gordetzen ditu. Arrasaten kooperatiben sorterrian aurki daitezkeen bitxikerietako bi baino ez dira aipatutako horiek.

Kooperatibismoaren alorrean duen esperientziagatik da ezaguna mundu zabalean Arrasate. Langileen partaidetza zuzena sustatzen duten enpresen sorrerak, izan ere, sekulako garapena izan du herri honetan. Kooperatiben inguruko mugimenduarekiko interesa dutenei ez ezik, gainerako bisitariei ere badu zer eskaini Debagoienako herririk jendetsuenak. Erdi Aroko hiribilduaren ezaugarriei eusten dien hirigune historikoa, esaterako: oinplano obalatua du, eta garai batean izan zituen bost ateetako hiru gordetzen ditu, Portaloikoa, Zurgin Kantoikoa eta Kontzesinokoa. San Joan Bataiatzailearen parrokia gotikoa, udaletxe barrokoa eta intxaurrondoz eta gaztainondoz egindako erretaula churrigueresko aipagarria duen San Frantzisko komentua dira, besteak beste, Arrasaten ikus daitezkeen zenbait monumentu. Aurreneko begi-kolpean batik bat herriaren izaera industriala nabarmentzen bada ere, turismo berdea gogoko dutenek paraje ederrak aurkituko dituzte inguruetan. Hirigune historikotik oso hurbil bi parke eder ditu, sekuoiak, gaztainondoak, haritzak eta pagoak dituen Monterroi jauregikoa, eta muino batean gora egiten duen Santa Barbara parkea. Mendizaleek, berriz, herritik gertu dute Udalatx edo Udalaitz mendia.

Hurrengo Ekintzak:

Hirigunetik kanpo dago Aretxabaletako tokirik ederrena: Urkuluko urtegia inguratzen duen pasealekua.

Garai batean Eskoriatza eta Leintz-Gatzagarekin bat eginik egon zen Aretxabaleta. Hiru herriok Gipuzkoaren hego-ekialdeko muturrean daude, Deba ibaiaren goiko arroan. Atxabaldar gehienak hirigunean bizi dira, eta bertan daude eraikin historikoak eta industriak. Bederatzi elizate txiki ere baditu, ordea, Aretxabaletak; bakoitzak du bere parrokia eta, hainbat kasutan, baita dorretxe bikainak ere.

Arratabe eta Otalora jauregiak nabarmendu daitezke. Bi familia oso indartsuk eraiki arazi zituzten XVIII. mendean. Bitxikeria bat ere konta daiteke: leinu bien arteko liskarren ondorioz, orube nahiko desegoki batean eraiki zen parrokia (ez zuen behar bezainbesteko garaierarik eta Deba ibaitik hurbilegi zegoen), desegokia izan arren distantziakidea baitzen oinetxe biekiko. Berdetasuna nabarmentzen da, berriz, Aretxabaleta inguruetan, Elgea eta Aizkorri mendilerroetako kareharri grisetan izan ezik. Kurtzebarriko (1.146 m) gailurrak mendizale trebeenak erakartzen ditu. Mendi horrexen hegalean dago inguruan sei kilometro eta erdiko bidea duen Urkuluko urtegia. Herritarrak zein bisitariak ibiltzen dira urtegiaren inguruan eta baserri artean pasieran; lertxun hauskara eta beste hegazti batzuk ere hurbiltzen dira Urkulura, bertan ugari diren arrainek erakarrita.

Hurrengo Ekintzak:

<< Hasi < Aurrekoa 41 42 43 44 45 46 47 Hurrengoa > Bukaera >>
47 orrialdea 47-koa

dirulaguntzak_NAA

izapideak_naa

5

3

1

7

EHAAGAO

1

ordainketa-online

adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)