cabecera_02.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Dendako Ekoizleak



banaketa_eu
nolaErosi_eu
aldaketak1 

Gesaltzak

gesaltzak

Dorletako Santutegi azpian kokatzen den eraikin eta hondamen multzoa da, ubide ondoan kokatzen dena, baso-masa nagusituz. Bertara ubide gainean kokatutako zubi batetik heltzen da, zubian ondoan ermita bat kokatzen delarik.

Hirigunetik duen gertutasuna dela eta herriko bi multzo monumental garrantzitsuenen artean (Dorletako Santutegian eta Leintz-Gatzagako herrigunean artean) gelditzen den gunea da.

Multzoa ikaragarri hondatua dago, eta urzulo inguruetan eraikuntza eta gordailu aztarnak ikus daitezke. Gehienak XIX. mendera arte bertan ihardunean aritu zen gatz fabrikari dagozkio, irabazpiderik batere ematen ez zuelako bazter utzi zena.

Gatz fabrika oin angeluzuzena duten bi erakinez osatzen da (12 m x 6 m), altura bakar batean banaketarik gabe baina bi horma-arterekin, harri-hormazko itxiturarekin eta estalkia bi uretara teila kurbatuarekin eta horma-arte bakoitzean gailurra fatxada luzeenarekiko perpendikularra. Bi ereikinen estalkiaren gainetik frontoi bat irtetzen da, bertan sozietatearen izen irakurri daitekelarik: "Productos de Leniz S.L.".

Eremu honetan ere biltzen dira Dorla eta Dorla Goikoa baserriak eta Santa Kolunba baseliza, berriki zaharberritua.

Gipuzkoako gatz ekoizpenaren garrantziaren adibide bakarra da, bere aurrekariak ikusteko Leintz-Gatzagaren sortu zeneko hiri-gutunera jo behar dugu, bertan gatz ekoizpena aipatzen baita. 1485. urtean salmenta baten ondorioz, herriaren eskuetara pasa zen eta 1843. urterarte ez zen gatz ekoizpena ustiapen bakar baten eskuetan ipini, honen izena "Productos Leniz. Fábrica de Sal" zen. Kapital soziala 8 akziotan banatu zen "dorla" izenekoak. Gaur egungo eraikuntza aztarna gehienak garai honetakoak dira, izan ere, instalakuntzak gehitu ziren: bi burdinezko galdara haundi (fusiozko galdarak, hauek martxan jartzeko egurra erabiltzen zen), presak, kanal txikiak, potzuaren sakonera handitu, gurpil hidraulikoak, etab. 20. hamarkadan gatz jarduerarekin erlazionatutako azken berrikuntzak egin ziren: potzutik ura ateratzeko motoponpa jarri zen eta bertatik alturara jarritako deposito batzutara ura garraiatzen zen, hauetatik ura zuzenean lurruntzen zuten makinetako eraikinera (lurrinezko galdaretako eraikinera) ura eramaten zelarik eraikin honetan zentral hidroelektrikoa ere egonik. Gatz jarduera utzi zenean lixiba lantegi bat kokatu zen berta, "Productos de Leniz" izenekoa, izan ere ur gazitik kloroa lortzen zen eta hau lixiba egiteko behar den produktu bat da, baina ez zuen arrakastarik izan eta azkenean eraikinak udal biltegi bezala erabili ziren.

Gaur egun, erdi aroko multzo industrial hau berriztatu egin da eta Leintz-Gatzagako EkoMuseo bezala erabiltzen da. Antzinako gatz ekoizpena erakusten da, ur lurrunketa bitartez egiten dena. Zaharberritutako makinaria nabarmentzekoa da.

Kontaktua

943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost

Saskia

Ez dago eskaerarik.

Sarrera






boletin_eu
sasoi-eu
eu
spot
eu
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)