cabecera_05.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Dendako Ekoizleak



banaketa_eu
nolaErosi_eu
aldaketak1 

Bezeroen Arreta

 

Baserri Sarea Debagoiena eskualdeko baserritarren artean osatu dugun sare bat da, teknologia berrien laguntzaz, gure produktuak online saltzeko plataforma berri bat sortu dugularik. Produktu naturalak eta kalitate bikainekoak dira, gainera, zure etxeraino eramaten dizkizugu.

Baserri Sareak erosteko aukera ezberdin bat eskaintzen dizu, gugana hurbiltzen zaituena, zuzenean etxean jasotzen duzun produktuaren freskotasuna eta kalitatea bermatuz.

 
 

Baserri Sarea online dendan erosten dituzun produktuak zuzenean guk, baserritarrak, bialtzen dizkizugu, bitartekari eta biltze lanetan denbora zein dirua aurreztuz. Horrela, zuk produktu freskoagoa jasotzen duzu eta guk bidezko diru-sarrerak.

 
 

Baserri Sarean erostea oso erraza da – Erosi nahi dituzun produktuak hautatu, saskira gehitu eta eskaera ordaindu besterik ez duzu egin behar. Bi ordainbide ditugu: kreditu-txartelaren bitartez edo banku bidezko transferentziaz. Ordaindu ondoren, zure eskabidea martxan jarriko da eta aldez aurretik adierazitako helbidean jasoko duzu.

Informazio gehiagorako, gure “Nola erosi” atala irakurtzera gonbidatzen zaitugu: NOLA EROSI

 
 

Ondorengo tauletan Penintsulako bialtze kostuak eransten dira, giro-tenperaturako garraiokoa zein hotz-tenperaturako garraiokoa:

GIRO-TENPERATURAKO GARRAIOA
EREMUA PREZIOA € (%21 BEZ-a barne)
Eskualdea 5,13
Gainerako Gipuzkoa 6,88
Bizkaia eta Araba 9,85
Gainerako Penintsula 21,88

HOTZ-TENPERATURAKO GARRAIOA
EREMUA PREZIOA € (%21 BEZ-a barne)
Eskualdea 6,16
Gainerako Gipuzkoa 7,90
Bizkaia eta Araba 18,05
Gainerako Penintsula 24,87

Eskualdeko 50 € baino gehiagoko eskaeretan banaketa DOHAIN izango da.

Erosketa jasotzera Leintz-Gatzagan kokatzen den gure biltegitik pasatuz gero, garraioko kostua ere 0,00 € izango da. Kasu honetan, eskaera jasotzeko ordutegia osteguna edo ostirala 9:00-14:00 da. GARRANTZITSUA: Baina beste ordutegi bat hobeto etortzen bazaizu, oharrak atalean beste ordutegi bat adierazi dezakezu.

Erosketa egitean sistemak automatikoki ikusten du erositako produktuak garraiorako hotza behar duen edo ez. Eta zenbait kasutan, hau da, erositako produktuak hotz-tenperaturan zein giro-tenperaturan bialdu ahal badira, bezeroak aukeratu dezake garraio mota.

Kanariar Uharteak, Balear Uharteak, Ceuta eta Melillako kasuan logistika arazoa dela eta, baserrisarea.com-ek zerbitzua ematen du baldin eta telefono bitartez gure Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jartzen bada, honek egin beharreko pausuak zeintzuk diren aipatuko dizkiolarik eskaera egin aurretik.

Merkantzia legeak ezarritako derrigorrezko seguruarekin aseguratuta egongo da, Garraioko Lege Organikoaren (LOT) arabera.

Garraioan zehar gertatutako kexa bat bideratzeko, gure Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuari jakinarazi beharko diozu.

 
 

Baserri Sarean 100% modu seguruan ordaindu dezakezu, Kreditu Txartelaren edo Banku Transferentziaren bitartez.

 
 

Eskaerak ostegun eta ostiraletan (helbidearen arabera) banatzen dira. Helbideen taula ikusteko “NOLA EROSI - 7. ATALA - ENTREGA EPEAK” bisitatu. Eskaerak egiteko ordutegi mozketa asteazkenetan 12:00etan egiten da. Beraz, asteazkenetako 12:00ak baino lehen ordaindu diren eskaera guztiak aste horretan bertan banatuko dira, eta aipatutako ordu hori (12:00ak) baino beranduago gauzatutakoak, hurrengo astean banatuko dira.

Eskualdeko eta Gipuzkoako gainontzeko banaketetan (baita eskaera Jasotzeko Gunearen kasuan ere) aipatzen den entrega ordutegia ez bazaizu ongi etortzen, eskaera egiterakoan oharrak atalean jarri hobeto egokitzen zaizun ordutegia.

 
 

Eskaerak banatzeko ordutegi bat dago, ostegun eta ostiraletan, baina ordutegi hori ez bazaizu ongi etortzen, eskaera egiterakoan “oharrak” atalean hobeto egokitzen zaizun ordutegia jarri dezakezu.

Edozein arrazoigatik, eskaera entregatzerakoan etxean ez baldin bazaude, garraiolaria zurekin kontaktatzen saiatuko da eta bioi ongi datorkizuen ordutegia finkatu dezakezue, betiere produktuaren kalitatea mantenduz. Gogoratu ezazu zure laneko helbidea ere jarri dezakezula zure eskaera bertan jasotzeko.

 
 

Produktuaren itzultzeak onartuko dira lehenengo 7 egunen barruan, bezeroak merkantzia jasotzen duen egunetik kontatuta eta 47/2002 Legeak, merkataritzan antolamendua arautzen duena, eskatzen dituen baldintzak betetzen badira.

Aldez aurretik baserrisarea.com-ek baimendutako itzultzeak bakarrik onartuko dira. Baimen hau eskatzeko, bezeroa aldez aurretik baserrisarea.com-ekin harremanetan jarriko da (943 76 25 47, Posta elektroniko honek spam-aren aurkako babesa dauka. Javascript-a aktibatu beharra dago ikusi ahal izateko (8:00-15:00 Ast-Ost)) eta behin onartu izanda eta itzultzea onartua izateko bete beharreko baldintzak zeintzuk diren adierazi eta gero, merkantzia ondorengo helbidera bialdu beharko da:

BASERRI SAREA
San Miguel Plaza, 4 etxabea
20530 Leintz-Gatzaga (Gipuzkoa)

Merkantzia jaso eta gero eta bere egoera egiaztatzean, zenbatekoaren itzultzeari ekingo zaio. Itzultzeak sortu dituen garraioko gastuak baserrisarea.com-en kargu izango dira.

 

Kontaktua

943 76 25 47 8:00-15:00 Ast-Ost

Saskia

Ez dago eskaerarik.

Sarrera






boletin_eu
sasoi-eu
eu
spot
eu
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)