cabecera_03.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Proiektu Berdeak

Klima aldaketaren aurkako ekimenean hainbat proiektu daude martxan.

Hauek dira martxan dauden proiektuen laburpena eta lotura:

- Stopco2euskadi: Euskal Autonomia Erkidegoan klima aldaketaren arloan abian jarri den lehenengo ekimena da Stop CO2 Euskadi. Ekimenak herritarren, enpresen eta administrazio publikoen ekintzak biltzen ditu. Euskal gizarteko kide guztiek berotegi efektuko gasen isurketak murrizteko hartutako konpromiso guztiek dute lekua ekimen horretan. Jarraian Stopco2euskadiren lotura dago: Stopco2euskadi

- Autoan Elkarrekin: Arrasateko Udalak abian jarri duen ekimena da. Helburua da egunero joan etorri bera egiten duten herritarrak harremanetan jartzea, euren kotxeak partekatzeko aukera izan dezaten. Jarraian Autoan Elkarrekinen lotura dago: Autoan Elkarrekin

- Mugigipuzkoa: Gipuzkoa maila sortu den proiektua da. Bere helburua garraio publikoa sustatzea da eta horretarako gipuzkoan zehar ibilbide konkretu baten mugitzeko garraio publikoak eskaintzen dituen aukerak kalkulatzen ditu. Jarraian Mugigipuzkoaren lotura dago: Mugigipuzkoa

- Moveuskadi: Euskal Autonomia Erkidegoko garraio publikoaren sareari buruzko informazioa daukan ataria da. Ibilbideak planifikatzeko informazioa aurkituko duzu: ordutegiak, geralekuak, denbora, kostua, etab. Edozein garraiobidetan (bat edo batzuk) elkarrekin lotuta: metroa, tranbia, hiriko eta hiriarteko autobusak, aldiriko trenak eta distantzia luzekoak, ontziak, ferryak, funikularrak, zubi esekiak, igogailuak. Ibilbideak estekak ere eskaintzen ditu, garraio-enpresen informazioa jasotzeko. Jarraian Moveuskadiren lotura dago: Moveuskadi

- Bizikleta Bideak: Gipuzkoako Ingurumenaren atarian bizikleta bideen informazioa aurkituko duzu: Gipuzkoako bizikleta bideen oinarrizko sarea, erabiltzaileen kopurua etab. Jarraian Bizikleta Bideen lotura dago: Bizikleta Bideak

- Norberak Konpostatzea: Etxeko konpostajea kanpaina Gipuzkoako Foru Aldundiaren Garapen Iraunkorreko Departamenduaren ekimena da, Gipuzkoako mankomunitateekin batera egiten ari dena. Ekimen hau (PIGRUG) Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketa Plan Integralaren barruan dago eta etxe-hondakinak gutxitzeko prebentzio neurri bat da. Jarraian Norberak Konpostatzearen lotura dago: Norberak Konpostatzea

- Gipuzkoako Ingurumen Ataria: Gipuzkoako Foru Aldundiak sortutako atari bat da. Bertan ingurugiroari lotutako hainbat gaien informazioa aurkitu daiteke: TA 21 Behatokia, Hiri Hondakinak, Bizikleta Bideak, Inpaktuaren Ebaluaketa, Hondartzak etab. Jarraian Gipuzkoako Ingurumen Atariaren lotura dago: Gipuzkoako Ingurumen Ataria

- IHOBE: Ihobe Sozietate Publiko bat da, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari hainbat zereginetan laguntzeko ardura duena, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen-politika garatzen eta ingurumen-iraunkortasunaren kultura zabaltzen laguntzea. Jarraian IHOBEren lotura dago: IHOBE

- EEE (Energiaren Euskal Erakundea): Eusko Jaurlaritzak  eratu zuen Energiaren Euskal Erakundea (EEE) 1982. urtean, eta energia-politikaren oinarriak finkatu zituen. Oinarri horiek, garaian garaiko egoerara egokituta, energia-eraginkortasuna, gure energia-iturrien ugaritzea eta energia berriztagarrien sustapena izan dira. Jarraian EEEren lotura dago: EEE

- IDAE (Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutua): Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutua, IDAE, Energiaren Estatuko Idazkaritza bitartez Industria, Energia eta Turismo Ministerioko atxikitako enpresa-erakunde publikoa da eta horren mende dago organigramari dagokionez. Energiaren aurrezpenari eta eraginkortasunari eta energia berriztagarriei buruzko planifikazioek xedatzen dituzten helburuak betetzea da erakundeko jardueraren testuinguru estrategikoa. Jarraian IDAEren lotura dago: IDAE

dirulaguntzak_NAA

izapideak_naa

5

3

1

7

EHAAGAO

1

ordainketa-online

adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)