cabecera_03.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Elgeta

Elgeta_big

Gipuzkoako lurralde historikoko Mendebaldean kokatua, Elgeta Bizkaiko mugan dago. Bere kokaleku garaia (Gipuzkoako hirugarren udalerri altuena) dela eta, Debagoiena eta Debabarrena eskualdeetako eta Udalatx edo Udalaitz (1.117 m) eta Anbotoko (1.331 m) ikuspegi zabala dauka.

Udalerri hau beti egon da oso lotuta mendizaletasunari. Izan ere, 1924an bertan sortu zen Euskal Mendizale Federazioa. Elgeta helmuga bikaina da natura maite dutenentzat, izan ere mendi-ibiliak egiteko ibilbide ugari ditu. Bidean, gainera, herriko lekurik esanguratsuenak bisitatu daitezke.

Asentzio ermita eta bere inguruan dagoen parkea bisitatzea plan aparta da udako egun bat igarotzeko, izan ere, Udalatxeko eta Elgetako ikuspegi paregabea eskaintzeaz gain, askaldegi bat eta umeentzako parke bat ditu. Udalerriko herrigunean sartuz gero, bere eraikuntzetan Erdi Aroko kutsua eta Gerra Zibilaren ondorioz jasandako eraldaketak ikusiko ditugu, izan ere, kokapen estrategikoa dela eta, Elgetak eraso eta bonbardaketa ugari jasan zituen Gerra Zibilean. San Roke kalea eraikin historikoek osatzen dute, Erdi Aroko lekuko direnak. Jasokundeko Andre Mariaren parrokia-eliza, XIV. mendekoa, nagusitzen da kale honetan. Elgetako beste irudi adierazgarrienetako bat Aldundiko etxea da, Elorrioko bidera sartzeko arku bat duena.

Elgetako aberastasun historiko eta kulturala Pablo Uranga margolari ospetsuaren ibilbideak ere markatu du, bere haurtzaroko lehen urteetan Gasteizen bizi ostean, Debagoienako udalerri txiki honetara etorri zena. Bere omenez eraikitako iturri batek gogoratzen du.

 

Mugak: iparraldetik Eibar eta Bizkaia, hegoaldetik Bergara, ekialdetik Bergara eta mendebaldetik Bizkaia.

Herriko sektorerik indartsuena bigarren sektorea da.

Azalera: 16,96 km2

Herrigunearen altitudea: 462 m

ELGETAKO UDALA

Mendizaleen Enparantza, 01
20.690 Elgeta (Gipuzkoa)
T.: 943 76 80 22
www.elgeta.org

 

dirulaguntzak_NAA

izapideak_naa

5

3

1

7

EHAAGAO

1

ordainketa-online

adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)