cabecera_03.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Bergara

Bergara_big
Hedadura aldetik Gipuzkoako bigarren udalerria da eta bere kokapena estrategikoa da, izan ere, ia distantziakidea da Bilbo, Donostia eta Gasteiz hiriburuetara.

Bergarako kaleetan dabilen bisitaria zur eta lur gelditu ohi da horrenbeste etxetzar eta jauregi ikustean. Izan ere, ofizialki aintzatetsitako interes historiko-artistikoa duten 192 eraikin ditu hiribilduak.

Historiaren argitan, ulergarria da erabat Bergarak duen aberastasun monumentala. XVI. menderako merkataritza-gune garrantzitsua zen, burdina transformatzeko lantegien eta gari-merkatuaren kontura. Noble, merkatari aberats eta pertsonaia ospetsu askok eraiki arazi zituzten euren etxe eta jauregiak hiribilduan. Historia horren emaitza zein baino zein interesgarriago diren eraikinen arteko lehia da: ate landua duen Jauregi etxea; Irizar eta Egino-Mallea jauregiak; fatxadan baxuerliebe bitxia duen Jauregi etxea; Arrese dorretxea; Goenkaleako 3 zenbakidun etxea,... Agirreko San Martin plazara daramate Bergarako bide askok. Bertan daude, alegia, soberako apaindurarik gabeko udaletxea (XVII. mendekoa) eta Bergarako Errege Mintegia, XVIII. mendean aparteko distira izan zuen zientziari eta heziketari emandako erakundea. Han aurkitu zen wolframioa, eta hantxe lortu zen estreinakoz platinoa malgutzea eta lantzea. Gerrate karlisten antzeslekua ere izan zen: Bergarako Besarkada, lehenengo gerrate Karlistaren amaiera izan zena, urte-liburuetara pasatu da.

Hiribildu monumental izateak ematen dion sendotasunari uko egi gabe, bizitasun handiko herria da gaur egun Bergara. Garrantzi handia ematen dio hezkuntzari (Errege Mintegia hartu zuen eraikina UNEDen egoitza da), eta industria eraberritua merkataritzarekin, ostalaritzarekin eta zerbitzuekin uztartzea lortu du. Bergarara egindako bidaia ezin da bertako gozo tipikoak -barrubete edo "rellenoak" eta tostoiak- dastatu gabe amaitu.

 

Mugak: iparraldetik Eibar eta Soraluze, hegoaldetik Arrasate eta Oñati, ekialdetik Azkoitia eta Antzuola eta mendebaldetik Elgeta eta Bizkaia.

Herriko sektorerik indartsuena bigarren sektorea da.

Azalera: 77,05 km2

Herrigunearen altitudea: 143 m

BERGARAKO UDALA

San Martin Agirre Plaza, 01
20.570 Bergara (Gipuzkoa)
T.: 943 77 91 00
www.bergara.net

 

dirulaguntzak_NAA

izapideak_naa

5

3

1

7

EHAAGAO

1

ordainketa-online

adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)