cabecera_05.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

PR-GI 94

Ibilaldi hau Deba arroa eta Urola arroaren artean dagoen mendizerratik luzatzen da. Bertan, interes arkeologiko duen eremu baten zatia ikus daiteke. Abiapuntura heltzeko Bergaran Elosuara doan errepidea hartuko dugu (GI-3750). Gorlako kantinara heltzean autoa bertan utzi eta ibilbidea hasiko dugu.

  • Denbora: 4 ordu
  • Distantzia: 14,81 km
  • Zailtasuna: Erdi mailakoa

DESKRIBAPENA:

  • Gorlako parkinetik irten Elosuako norantza hartuz eta errepidea zeharkatu. errepidearen ondoan ezkerraldean dagoen pista hartu eta zertxobait igo ondoren, jaitsiko gara, zabalgune lasai batera iritsiz, bertan Santutxuko ermita dago.

  • Santutxu. Hemen, Elosumendi eta Pol-Poletik pasatuz, Irukurutzetara doan bidea hartuko dugu. Bidea segi eta Labeaga baserria eskuman utzi ondoren aurrerago jarraitu eskumaldean asfaltatuta dagoen bidetik.

  • Agerreburu trikuharria: Goraino igo baino zertxobait lehenago, bidearen ezkerraldean, Sorusaitza mendi tontorraren alboan dagoen Agerreburu trikuharria aurkituko dugu.

  • Maurketako tumulua: Itzuli berriro bidera eta 30 m. jeitsi ondoren ezkerretara hartu eta han ikusiko dugun bideari jarraitu behar zaio. Bidea mendiek markatzen duten bana lerroaren ezkerretik doa; hortik segi. Hemendik beherantz jarraituz “Frantses baso” deritzan parajera sartuko gara; hemen alertze pinuen artean aurkitzen da Maurketa tumulua.

  • Keixetako-Egia Hegoaldekoa trikuharria: Tumulua utzi eta bordetara doan bidea jarraitu, borda eskumaldean utzi eta segi aurrera; Leiopago mendiaren IM magalean, gailurretik 400 bat metrora Keixetako-Egia Hegoaldekoa trikuharria dago eta 100 m.ra Iparraldera Keixetako-Egia Ifarraldekoa.

  • Irukurutzeta: Bueltatu berriro utzitako bidera eta beherantz jarraitu, lepora iristerakoan gorantz jarraitu Irukurutzeta trikuharrira heldu arte.

  • Irukurutzetatik Mendebalderantz Karakatera doan bidea hartu eta, 500 metrora edo, beste eraikuntza megalitikoa aurkitzen dugu. Kurutzebakar; 200 metrora, hego-mendebalderantz, Aizpuruko-Zabala trikuharria ikusi daiteke.

  • Ibilbidearen erdia egina dago. Bueltatzeko Soraluze eta Bergara arteko herri-mugatik doan pista hegoalderantz jarraitu, zonalde lau batera heldu arte. Hemen, ezkerraldera hartu behar dugu, Pol-Pol iturrirantz.

  • Pol-Pol iturria: Iturri hau Pol-Pol mendizale elkartekoek jaso zuten. Pista jarraituz gero lehen egin dugun bidearekin egingo dugu topo. Honek Gorlako kantinaraino eramango gaitu, hau da, ibilbidearen irteera tokiraino.

adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)