cabecera_04.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Azkonabieta (Larragibel + Egotxeaga + Goimendi)

Elgetatik Azkonabieta mendira igoko gara.

  • Denbora: 4 ordu
  • Distantzia: 8,21 km
  • Zailtasuna: Erdi mailakoa

DESKRIBAPENA:

  • Elgetatik Eibarrerako bidea hartu eta kilometro bakarrera, Karabieta (Egotxeaga) gaina baino lehen, eskuineko zementuzko pista bat hartzen da.

  • Pista honetatik zehar Azula eta Beizu baserrietara joango gara (Egotxeaga). Aurrerago, pinudien artetik Bergarako bailararen ikuspegi zoragarriak ikusiko ditugu eta eskuinaldetik Aizkorri eta Aralar mendizerrak.
  • Kilometro batera bidea bitan banatzen da. Ezkerrekoa hartuz gero, 1.300 metro ibili ondoren, lurrezko pista bat hartuko dugu ezkerretara eta, malda polit bat igo ondoren, Azkonabieta mendiaren azpiko muino batera iritsiko gara.

  • Lausirianen (altzifreak) baso baten ondoan, eskuineko pista hartuko dugu; bertatik Iparraren (Debabarrena) panoramika paregabea agertzen da eta, zerua garbi dagoenean, baita itsasoa ere. Pistan aurrera eginez 100en bat metro igotzen baditugu beste bidegurutze baten eskumara hartuko dugu, mendia inguratuko dugu izei eta pago-baso zoragarriak zeharkatzen dituzten bidexketan zehar. Baina ibilbidean zertxobait aurrerago Antenetara (Goimendi) eramango gaituen zementuzko pista batekin egingo dugu topo. Antenatik paisaia dotorea ikusten da: hegoaldean Intxorta, Udalaitz, Anboto eta Gorbea; mendebaldean Egoarbitza, Oiz eta abar. Antenatik jaitsi eta ezkerraldera hartuko dugu, lehengo bideari jarraituz mendia inguratzeko.

  • Mendi guztia inguratzean, lehengo pistarekin egingo dugu topo. Pista horretan behera eginez eta igoerako bidea ezkerretara lagata, Karabieta gainera helduko gara. Puntu honetan Elgeta eta Eibar uztartzen dituen eskualde-errepidea aurkituko dugu; Elgetarantz hartu eta 1,5 km pasatxo egin ondoren abiapuntura ailegatuko gara.

Eguraldia

Apirila 2024
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)