cabecera_01.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Bergara - Elorregi

Ibilbide hau Bergarako Labegaraieta poligono industrialean hasten da. Bertan dagoen bidegorria jarraituz Elorregiraino helduko gara.

  • Denbora: 1 ordu 30 minutu
  • Distantzia: 7,35 km
  • Zailtasuna: Erraza

DESKRIBAPENA:

  • Bergarako Labegaraietan hasten da ibilbidea. Bertan bidegorria hartu behar dugu Arrasateko norantzan. Poligonoko eraikinak bukatzen diren puntua, rotondara heltzean errepidea zeharkatu behar dugu.

  • Ipiñarri zerrategia (Elorregi): Laister Ipiñarri zerrategira helduko gara. Guk bidea jarraitu behar dugu.

  • Urieta errota (Elorregi): Erreka ertzean dago Urieta errota. 1890eko erregistroan agertzen da. Etxe honek bi bizitza zituen, bata baserria eta bestea errota izandakoa. Telesforo Monzoni (aitari) saldu omen zitzaion etxe osoa 1920an, eta 1926an utzi zien lanei.

  • Elorregiko eliza, frontoia eta elkartea: Urieta errotatik kilometro batera Elorregiko eliza, frontoia eta elkartea kokatzen dira. Egin dugun bide berdinetik Bergarara itzuliko gara.

Eguraldia

Maiatza 2024
A A A O O L I
29 30 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31 1 2
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)