cabecera_03.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Jaien Inguruko Aztikeriak

Osintxun garrantzi handia izan dute betidanik aztikeri eta sorginkeriek. Mugarriko txabolan akelarreak ere ospatzen omen ziren.

Uzta gutxi jaso zen urte batean, kofradeak jaietan hiltzen duten behia ez hiltzea erabaki zuten. Hilketa egunean, hau da, jaian bespera egunean, urte horretan hil behar zuten behia auzoguneko plazan azaldu zen marrumaka. Gertaera hau naturaz gaindiko abisu bezala hartu zen eta hori dela eta ez da berriro pentsatu erritu hau kentzia.

Beste istorio batek kontatzen du, Osintxutik pasatzen zen emakume atzerritar batek karitate pusketa jaso zuela baina Osintxutik hurrundu zenean sasiarte batera bota zuela. Gero gaixotu egin zen eta ez sendatu bota zuen karitate pusketa hura zapu bati kendu eta jan zuen arte.

Uste da karitateko ogia eta haragia ez dela usteltzen.

Eguraldia

Maiatza 2024
A A A O O L I
29 30 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31 1 2
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)