cabecera_05.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

PR-GI 107 (Lezesarri + Garagaltza + Uribarri)

Ibilbide honetan antzinako bide-sarearen aztarnak ikusiko ditugu; zubi zaharrak, presak, errotak, karobiak eta posaerak, besteak beste.

  • Denbora: 2 ordu
  • Distantzia: 6,36 km
  • Zailtasuna: Erdi mailakoa

DESKRIBAPENA:

  • Aingeru Guardakoaren Santutxu: San Juan Kalearen amaieran eta Etxebarrialde baserriaren alboan dagoen Aingeru Guardakoaren Santutxu paretik hasiko dugu ibilbidea. Garai batean hemen hasten zen Oñatitik Leintzerako galtzada nagusia eta guk ere galtzada bera erabiliko dugu tarte batean.

  • San Juan ermita: Etxebarrialde atzeko errotonda eta Saihesbide gaineko zubia pasako dugu eta gorantz, ezkerraldera hartuko dugu. Metro batzuk egin ondoren, eskumatara dagoen bidezidorretik Garagaltzako San Juan ermitaraino helduko gara.

  • Kurpide: Kurpide Ermita ondoko posaeratik Gaztelondo baserrietara jo eta aurrerago galtzada zaharrera itzuliko gara, zuzen Kurpide baserrirantz joateko. Ezkerretara geratuko zaizkigu Santa Ana komentu berria eta Okumardi baserria.

  • Kamamuiño baserria: Aurrera jarraituko dugu eta ezkerrera irtetzen den bidean eskilara batzuk ikusiko ditugu, eta zertxobait aurrerago, pinudi bat pasatuz igoko gara, igoerak merezi du Kamamuiño baserritik bista ederrak daude eta.

  • Eguzkitza erreka: Aurrera jarraituko dugu, Iruatz baserri ondotik pasa eta Eguzkitza errekaraino. Ibi batetik igaroko dugu; ur asko datorrenean kontuz pasa behar da. Aurrerago beste ibi bat dago, baina honetan, gurdibidea uretan sartzen da eta oinezkoentzat zubitxo bat dago. Mota honetako ibiak, bi besterik ez dira Gipuzkoa osoan. Zubia pasa eta bidegurutzean ezkerretara hartuko dugu errekaren ondotik Artixa errekaraino. Laster bidea porlanezkoa da. Lamiategin gaude berehala.

  • Zuazolako errotarako presa: Eguzkitza errekaren gainetik pasako gara berriz eta Artixa errekaren eskumatik jarraituko dugu. Iraban baserriko kiwi-sailen albotik pasa eta bidegurutzean ezkerretara hartuko dugu. Laster ikusiko ditugu Zuazolako errotarako presa eta presapeko amuarrain-lekua.

  • Usakoko presa: Eskuinera jo eta aldapa hasi baino lehen erreka aldera egingo dugu berriro; erreka-ertzetik Usakoko presa gainera iritsiko gara. Gero, goitik datorren porlanezko bidezidorrari heldu eta aldapan gora Zuazolan utzitako pistarekin bat egingo dugu berriz XVIII. mendekoa den Urrutxu baserri inguruan.

  • Hilerria: Ibilbidearen azken zatira iritsi gara. aurrera jarraitu eta laster ikusiko dugu Oñatiko hilerria. Hemendik metro batzuetara Etxebarrialde baserrian gaude berriz ere, ibilbidearen abiapuntuan.

Eguraldia

Martxoa 2024
A A A O O L I
26 27 28 29 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Og Mar 28
Aste Santua
Og Mar 28
Aste Santua
Og Mar 28
Aste Santua
Og Mar 28
Aste Santua
Og Mar 28
Aste Santua
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)