Hazi eta Arrasateko Udalarekin elkarlanean bailarako landa eremuetara IKT-ak (Informazio eta Komunikazioko Teknologiak) gerturatze asmoz, Udalan LANDATIC ikastaroa antolatzea nahi dugu. Bertan, oinarrizko alfabetizazio informatiko ikastaroa emango da.
Duela hilabete batzuk Bergarako Pol-Pol Mendi Taldeak eta herritar talde batek "Bergarako Mugarrien Buelta" izeneko mendi itzulia sortu zuten. Datorren igandean, apirilaren 14ean, 4. etapa egingo dute, Osintxutik Uberara.
Datorren igandean "Animaliak bertatik bertara" ekitaldia egingo da Bolibarren, Eskoriatzan.
Arantzazuko Parketxeak eta Arantzazuko Adiskideak Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko 2013ko Mendi Ibilbideen Kanpaina Berria aurkeztu dute.
Datorren igandean, apirilaren 14a, Bedoñako Artazubiaga Baserriko 2013ko Otxia Txakolinaren Aurkezpena egingo da Arrasateko Kajoi tabernan.
Bihar Elgetan, umeentzako mendi irteera egingo da Azkonabietara.
Dagoeneko Arrasateko azoka biziberritzeko planeko 2. fasea martxan dago.
Leintz-Gatzagako "Sorginak" Elkarteak 25 urte bete ditu.
Gaur arratsaldeko 19:00etan "Gure lurra, gure etorkizuna" dokumentala egongo da Bergarako Udaletxeko Pleno Aretoan.
Fraisoro Eskolak eta Hazi Fundazioak (Landa eta Itsas Ingurunearen Garapenerako Eusko Jaurlaritzaren Korporazioak) ondorengo ikastaroa antolatu dute: PRODUKTU FITOSANITARIOEN APLIKATZAILEA (MAILA KUALIFIKATUA)