Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Garapenerako Departamentuak hainbat bulego ditu sakabanatuta Gipuzkoa osoan. Hauetariko bat Bergaran kokatzen da, Bergarako lurralde bulegoa eta erregistrorako bulego osagarria, hau da, Debagoiena Eskualdeko Nekazaritza Bulegoa.
Gipuzkoako Foru Aldundiak gure ibaien emari eta kalitatean kontrola eramateko gure ibaietako hainbat puntutan neurketak egiten ditu.
Deba Garaia, Landa Garapen Elkartetik nekazaritzarako erabiltzen den plastikoaren bilketa egiten da Debagoieneko eskualdeko landa gunean.
Fraisoroko Laborategiak ingurumen eta landa ingurunearen garapen alorrean ebaluazio (analitika) eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen die Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuari, Gipuzkoako Foru Aldundiko gainerako departamentuei, beste erakunde batzuei, eta bere zerbitzuak eskatzen dituzten zenbait partikularrei.