Landagunean kokatutako elkartea da. Bertan auzolokala ere kokatzen da.
Gainera taberna zerbitzua ere eskaintzen da:
Bertan auzoko bilerak egiten dira, ikastaroak antolatzen dira, etab. Elkartea ere bertan kokatzen da.
Elosuan "BERPIZTU" programa martxan jarri zen. Itsasmendikoik 2002ko otsailean jarri zuen abian programa hau, aurrez aukeratutako 5 eremutan eta ondoren beste eremu batzutara zabaldu zen, Elosua barne. Programa honetan Udalak eta Landa Garapen Elkarteak (LGE) ere inplikatzen dira, guztion artean programa modu koordinatuan eta bateratuan bultzatzen dutelarik.
Programa honek EAEko landa-eremuak suspertzeko Garapeneko Dinamika Autonomoa sortzea du helburu, gizarte ehunaren dinamizazioaren eta gaikuntzaren bidez. "BERPIZTU" programaren bidez, programa aplikatzen den lekuetan landa-eremuetako biztanleek parte har dezatela lortu nahi da, jarduera-ideiak eta proposamenak berreskuratzeko eta sortzeko, eta proiektu bihurtzeko. Horretarako hainbat dinamika egin ziren eta Ekintza Plan bat landu zen. Gaur egun, Ekintza Plan hau onartuta dago udaletxean.
Liburutegia erabiltzen da auzolokal bezala, bertan auzoko bilerak egiten dira, ikastaroak eta irteerak antolatzen dira, etab.
Herri Batzarrak bilerak astearte arratsaldero (19:00) egiten ditu. Bilera hauetan auzoalkatea eta bizilagun batzuk elkartzen dira eta Osintxuri buruzko erabakiak hartzen dituzte.
Osintxun 2010eko ekainean beka bat martxan jarri zen. Beka honetan Itsasmendikoik, Udalak eta Landa Garapen Elkarteak (LGE) hartu zuten parte, guztion artean beka hau modu koordinatuan eta bateratuan bultzatu zutelarik.
Beka honek Osintxu suspertzeko Garapeneko Dinamika Autonomoa sortzea zuen helburu, bertako bizilagunen dinamizazioaren bidez eta hauen parte hartzea sustatuz, jarduera-ideiak eta proposamenak berreskuratuz eta sortuz eta guztiak proiektu bihurtzeko. Horretarako hainbat dinamika egin ziren eta Ekintza Plan bat landu zen. Gaur egun, Ekintza Plan hau udaletxean dago eta irtendako hainbat proiektu aurrera ateratzeko Eusko Jaurlaritzako Ur Agentziaren erantzunaren zain daude.
Gainera, inongo erakunderen menpe ez dauden ekintzak aurrera ateratzeko 5 lan talde ere sortu ziren: