cabecera_02.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Antzuolako Jaiak

Noiztik Ostirala, 17. Uztaila 2020
Noiz arte Asteartea, 21. Uztaila 2020
jaiak

Uztaileko hirugarren igandean bukatzen dira, ostegunean hasita. Jaietako ekintzarik nagusiena larunbatean egiten den Mairuaren Alardea da.

Mairuaren alardea, Antzuolako jaietako larunbat arratsaldean ospatzen da, uztaileko hirugarren zapatuan.

Antzuolar komunitatearen urteroko ohiko autoafirmazio errito nagusia da Alardea, Antzuolaren historian eta nortasunaren ezaugarrietan oinarrituta dagoena.

Mairuaren Alardeak balio historiko eta folkloriko handia du, Euskal Herriko Kultura Ondarea ikaragarri aberasten duena.

Mairua, desfilea, kanoiak, eskopeteroak, dantzariak, Iparragirreren bertsoak, musika, herriko bandera, bolbora usaina… dena nahasten da uztailero Mairuaren alardearen jaialdian.

Bertan bi gertakari goraipatzen dira. Lehenik, Foruen galera aurretik euskal herrietan arma eta milizien egoera jakiteko urtero ospatzen ziren alardeak. Baina alardeak egitea galdu eta 1876an euskal foruak desagertu ondoren, Euskal Herri osoan garai bateko ospakizunak berreskuratzeari ekin zitzaion, eta 1881. urtean Mairuaren pertsonaiarekin alardea egiteari ekin zitzaon Antzuolan. Bigarrenik, 920. urtean, ustez, Baldejunkeran antzuolarrok mairuen kontra izandako borroka aitzakia hartuz, herri izatearen harrotasuna ere adierazi nahi da.

Bi zati ditu ospakizunak: batetik, kaleetan zehar egiten den desfilea; eta, bestetik, Herriko plazako ekitaldia.

Alardearen ondoren, herriko dantzariek jaietan urtero dantza saioa eskaintzen dute. Besteak beste, "Trokeo-dantzak" izenarekin ezagutzen ditugun dantzak egiten dira; hau da, makila txikiak, makila handiak, zinta dantza eta uztai edo arku-dantza.

Bueltatu

Aukeratu kategoria
Daten arabera
 

Eguraldia

adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)