cabecera_05.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Aretxabaletako Santa Ageda Bezpera

Igandea, 4. Otsaila 2018
santa ageda

"Santa Ageda neska-mutilak" (urteko kinttoak) urte horretan 19 urte beteko dituzten herriko neska-mutilak izaten dira. Funtzio hori Santa Ageda bezperatik inauterietako igandera bitartean betetzen dute.

Lehengo ohitura: Lehen, baserritarrak zirenak, baserriz baserri aritzen ziren soilik. Eta kaletarrak zirenak, aldiz, baserrietara joateaz gain, kalean ere kantuan aritzen ziren. 1966 urtetik aurrera, ordea, denek batera jarduten dute.

1968 urtean kantuaren hitzak eta dantzako agurra aldatu egin ziren. Izan ere, ordura arte agurra Bizkaiko erara dantzatzen zen, eta ordutik Gipuzkoako eran egiten da.

Horretaz gain, lehen, Santa Ageda egunean (otsailak 5) jertse gorria eraman beharrean, txaketa eramaten zuten (egungo "amerikana").

Urteko kintoez gain, aurreko kintako gazteenek eta hurrengo kintako zaharrenek ere parte hartzen dute. Horiek ohiturari jarraipena emateaz arduratzen dira.

Bueltatu

Aukeratu kategoria
Daten arabera
 

Eguraldia

adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)