|
|
|
Noiztik Osteguna, 22. Ekaina 2017 Noiz arte Larunbata, 24. Ekaina 2017
|
|
Herriko jai nagusiak Sanjuanetan ospatzen dira. Ekainaren 23tik 26ra bitartean. Azken urteotan ekainaren 23an, San Juan bezperan, egiten den Errementari Dantzak lortu du arrakasta itzela... San Juan suaren inguruan dantzatzen den San Juan zortzikoarekin bukatzen da Errementari Dantza eta bertan Arrasateko Dantza taldeek, Arrasate Musikaleko musika bandak, Txistulari taldeak, Arrasateko Gaiteroak, tri-kitilariak, albokalariak eta txalapartariak parte hartzen dute. Ekainaren 26ra bitartean ekintza ezberdinak antolatzen dira: tanborradak, Dragoi Jana (herri-afaria), musika eta dantza eman-aldiak, haurrentzako ekintzak, antzerkia, dantzaldiak. |