|
||||
|
||||
1989 urtean hasi ziren ospatzen San Migelak Aretxabaletan, irailaren 29an aurreko asteburuan hau astean zehar jausiz gero. Lehendabiziko urtean, antzinako usadiozko ezkontza egin zen, eta bigarren urtean, berriz, antzinako usadiozko bataioa. Geroztik, larunbatean erromeria ospatzen da. 30 urte pasa ondoren, berriro ere ekintza horiek errepikatuko dira; hau da, 2019 urtean ezkontza egingo da berriz ere. Arratsaldeko jaia zena baserri-eguna bihurtu da, eta herriko koadrilek herriguneko kaleetan erromeria egiten dute, baserritarren ohiko arropekin jantzita. Informazio gehiago: |