cabecera_05.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Aretxabaletako San Juan Bezpera

Asteazkena, 22. Ekaina 2016
san juan bezpera

San Juan bezperan, ekainaren 23an, hurrengo urtean Santa Ageda neska- mutil izango direnek altxatzen dute tantaia, herriko plazaren erdian.

Duela urte batzuk, tantai hori makala izaten zen, inguruko baserriren batean lapurtutakoa, gaur egun, aldiz, pinua izaten da, eta udalak ordaindu egiten dio baserritarrari. Aipatutako tantai horrek bete behar duen baldintza bakarra, luzea, zuzena eta mehea izatea da.

Ohitura da, bestalde, tantaiaren puntan, aza, kipula eta berakatza jartzea, eta 1976az geroztik, ikurrina ere jartzen da ofizialki. Aipatzekoa da, baita ere, egun horretan, Santa Ageda neska-mutilek, gazta, ogia eta ardoa erosten dutela plazan dagoen jendeari eskaintzeko.

Tantaia zuloan sartu eta altxatzen dutenean, pixa egiten diote Santa Ageda mutilek, eta hor egoten da, bere horretan, San Pedro biharamunera arte, ekainaren 30era arte.

Bueltatu

Aukeratu kategoria
Daten arabera
 

Eguraldia

adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)