cabecera_02.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Osintxu


Osintxu Bergaratik Soraluzera doan GI-627 autonomia-erkidegoko errepidearen eta Deba ibaiaren alde banatara kokatuta dago Osintxu. Erdigunea mendiak eta Deba ibaiak mugatzen dute eta erdigunearen gainontzekoa Muskiritsu, Iraban, Kalparra eta Mekolaldeko zenbait baserrik osatzen dute. Bergaratik Osintxura 6,5 Km daude gutxi gorabehera.

HISTORIA

Lehenago Osintxuk beste izen batzuk ere hartzen zituen, “Los Mártires” edo “Martirieta”, izen hauek bere elizatik datoz, eliza San Emeterio eta San Zeledonio martiriei eskainia baitago bere jaieguna abuztuak 26-an ospatzen delarik.

Elizako artxibo zaharretan “Osiranzu” izenaz ere agertzen zen, baina herrikideek, etimologia arazoak baino gehiago ohitura kontuagatik, Osintxu deitzen zuten eta horrela gelditu da gaur egunera arte.

Bergarako herriak bere historia zehar 41 errota izan ditu. Horietatik 4 Osintxuko Muskiritsu errekan zeuden: Bolua, Atxuriondoko errota, Billotegibolua eta Laspiurbolua. Bertan garia eta artua txikitzen zen eta irina egiten zen.

 

1795ean, maiatz eta ekaineko komertzioa zela eta, Muskiritsu gainean, frantsez eta Euskal ejertzitoen arteko borroka ugari izan ziren. Bergarako milizia batek menperatu zituen karlisten matxinaden berriak ere badira.

1834eko uholdearen aurretik, San Emeteri eta San Zeledonioren omenez eraikitako ermita bat ere bazen gaurkoaren aurrean. Errepideaz bestaldetik, ibai ertzean, zubi ondoan zegoen. Uraren indarrak desagertarazi zuen ermita hau, Deba Ibaian agertu ziren santu martiriak besterik ez dira gelditzen. Gaur egungo eliza urte batzuk geroago eraiki zen, eta 1881ean parrokia bihurtu zen.

Garapen industrialak ez zuen alde batera utzi erroten industria. XIX. mendeko bigarren erdialdean erroten zabalpenak jarraitu zuen urte batzuk gehiago, biztanle asko baitziren elikatu behar zirenak eta ogia eguneroko janari ordezkaezina izaten jarraitzen zuen. 1894. urtean “Harinas Juan de Garay” lantegia sortu zen Bergaran eta pixkanaka-pixkanaka betiko errotak desagertzen joan ziren. Lehenengo errota publikoak desagertu ziren baina hauek etxeko, lagun eta bizilagunendako aleak ehotzeko martxan jarraitu zuten. Baina XX. medeko 50, 60 eta 70. hamarkadan erroten desagerpena geldiezina izan zen.

Osintxuko kalea, erdigunea, lehenengo garapen industrialaren ondoren osatu zen, konkretuago esateko, 1910ean “Arteche Hnos., S. en C.” ardazketa eta kotoi makurra enpresa sortu zutenean.

Claudio de Arteche y Galdonak sortu zuen enpresa hau. Ikasketak utzi eta “Echaide y Cía” enpresaren kudeaketa eramaten hasi zen enpresako administratzaile izatera heldu zelarik. Baina bere gaitasun ekintzaileak norberaren enpresa eraikitzera bultzatu zuten eta hau Osintxun kokatu zuen.

Enpresa honi “Arteche Hnos., S. en C.” deitu ziolarik. Ardazketa eta kotoi makurra egiterari eman zion, herriko beste enpresak hornitzeko asmoarekin eta bete betean asmatu zuen. Atzerrira bidai asko egin zituen sistema berriak eta lehiakorrak bere enpresan egokitzeko eta azken aurrerapenak ezagutzeko.

1910ean merkantzia ekoizten hasi zen Antzuolan argindarra lortzeko ur jausi bat eta ardazketa lanak egiteko 4 makina (1500 ardatz) eta dagokion tindategia zuelarik. Algodonera enpresak ere bazuen ardazketa lanak egiteko makinak (5000 ardatz) baina gainontzeko enpresetatik inork ez zuen lehengaian tratamentua egiteko departamenturik.

Ordurarte erdiguneak 73 bat biztanle bakarrik zituen eta 1910. urtea eta geroko datuak ikusten baditugu biztanleriak idustrializazioarekin gora egin zuela nabarmena da.

Industrializazioaren eragina biztanleria aktiboaren egituran ere eragina izan zuen hau espezializatu eta ezberdindu egiten baita. Osintxuko “Arteche Hnos., S. en C.” enpresan lan egiten zuten ehungile eta ardazlariez gain, nabarmena da ere Soraluzeko armagin enpresei loturiko langileak eta Osintxuko lehen mailako zerbitzuak ere areagotu egiten dira.

Hazkunde demografikoak eta Osintxukoak nekazaritza ekoizpena ere bultzatu zuen zuzenean nekazaritzara dedikatzen ez zen jende gehiago baitzegoen eta hauek ere elikatu egin behar zirelako. Hori zela eta, sagasti, mendi eta zelai asko laborantza-lurrak bihurtu ziren eta errotetan berrikuntzak egingo ziren etekin gehiago etaratzeko.

1960ko hamarkadan Osintxuko erdigunean etxe berriak eraiki ziren eta lehengo Bergara-Eibar errepidearen zehar Deba ibaiak eta mendiak mugatutata etxe ilarak egin ziren.

Geroago, mekanika enpresa berri bat “Soraluze, Soc. Coop.” kokatzen da Osintxun eta aldin berean “Arteche Hnos., S. en C.” enpresa itxi egiten da.

Enpresa berria Osintxuko garrantzitsuena bihurtzen delarik baina ez bakarra Osintxun torlojutegi asko sortzen baitira “Bolu”, “Zangitu”, “Begu”, “Urzelai”, “Ostogain”, “Luis Urrutia” eta “Alberdi”, beste enpresa bat kautxo deribatuena “Muxika” eta “Alberdi Hnos.” zerrategia.

Osintxuko biztanleriak bilakaera 1981. urterarte gorako joera izan zuen eta gero behera jotzen hasi zen (gazte asko inguruko herrialdetara, batez ere Bergara, alde egiten dutelako) eta biztanleriaren egitura ere nabarmen aldatzen da landaguneko biztanleria gutxitu eta erdigunekoa igo egiten baita.

Urte horretan ere, hau da, 1981ean “Arteche Hnos., S. en C.” kokatzen zen enpresako eraikin zati bat botatzen dute.

Eraikina bota eta bertan frontoia, plaza, bolatokia eta etxebizitzak eraikitzen dira.

Bergara-Eibar errepidearen saihesbidea ere egin zen horrek Osintxuko erdigunetik trafikoa aldendu zuelarik. Baina 1982an errepidearen saihesbidea egiteko egin ziren hogei bat desjabetzapenak Osintxuko hainbat baserrin bideragarritasuna zaildu zuen.

2003an “Miguel Adánez e Hijos” eta “Rodamientos Eder, S.L.” enpresak, azkenengo hau lehengo “Arteche Hnos., S. en C.” enpresaren lokal batean kokatzen zena, botatzen dituzte “Rodamientos Eder, S.L.” enpresa Uberan birkokatzen delarik.

Eraikinak bota eta bertan etxebizitza gehiago egin ziren.

Gaur egun ia ez dago baserrik nekazaritza eta albeltzaintza ustiapena iharduera nagusia bezala duenik. Baserritar gehienak Osintxuko eta Bergarako lantegietan lan egiten dute baserri lanak lanaldi partzialeko lanak suposatuz.

Beste batzuk baserria ere utzi eta Osintxun edo Bergaran duten etxeetatik ustiapena eramaten dutelarik.

Beraz, Osintxu bizitzeko era hiri-industrialera moldatu da baina ohitura tradizionalak mantentzen ditu, hauxe bere jai ohituretan ikusten delarik.

 


Agenda

Urria 2024
A A A O O L I
30 1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31 1 2 3

 
Izena
e-maila *
Landagunea
Iradokizuna

(*) Asterisko batekin markatuta dauden eremu guztiak bete beharrekoak dira.

Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, inprimaki honen bidez lortutako datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko ditugu. Fitxategi horren arduraduna DEBA GARAIA ELKARTEA da eta helburua zure bezero berri-eskakizunari alta ematea da eta horrez geroztik harreman komertziala hasi eta zure kontsultak eta iradokizunen ardura hartzea. Datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezeztatzeko edota aurkarazteko eskubidea baliatu nahi izanez gero, honako helbide honetara jo idatzi baten bidez URTEAGA 21, 20570 BERGARA (GIPUZKOA).

Aurkakorik adierazten ez badiguzu, orduan ulertuko dugu zure datuak ez direla aldatu, edozein aldaketa jakinarazteko konpromisoa hartzen duzula eta zure baimena dugula aipatutako helburuak lortzeko erabiltzeko.

Datuen bidalketak honako klausula onartzea dakar.

 

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Eguraldia

Urria 2024
A A A O O L I
30 1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31 1 2 3
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)