cabecera_04.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Maria Monika Arizti Igeribar

MARIA-MONIKA

Bizkaiko Zaindari Berriotxoako Balentinen ama, 1797ko maiatzaren 4an jaio zen. Handik urte batzuetara, umezurtz gelditu eta gero, Elorriora joan omen zen bertako parrokoa zen J. Mª Elizalderen etxera, neskame bazala; eta Juan Isidro Berriotxoarekin ezkondu zen.

Elkartze horren ondorioz, 1827. urteko otsailaren 4ean, Balentin ospetsua jaio zen. Aitaren aldetik, Berrioko (Elorrio) leinuko nobleekin zegoen ahaidetuta; amarenetik, Urrutiko (Antzuola, Gipuzkoa) leinukoekin.

Aita arotza zen, eta Elorrioko hiribildan bertan egiten zuen lan. Baina senar-emazteak Gaztañeta auzoan bizi ziren, zenbait kilometrotara. Beraz, behin eta berriro egin beharreko bidaiak albo batera uzteko, Elorrio erdian jarri ziren bizitzen, umea jaio baino apur bat lehenago.

San Balentinek batera uztartu zituen eskola eta aroztegia, aitarekin batera ofizioa ikasiz. Santa Ana komentuan ere ematen zuen laguntza: akolito lehenengo eta sakristau gero. Eta oraindik ere denbora zuen musikarako, dantzarako eta esku pilotarako.

Oso goiz hasi zitzaion erlijiorako bokazioa, alde batetik Mendoza fraide domingotarrarekin izandako harremanagatik eta, bestetik, familian bokazio hori sortzeko giro egokia zuelako.

Ama eta semearen artean beti egon zen lotura handia, baita apaiz bihurtu eta gero.

Monikak asko maite omen zuen Uzarraga eta horregatik eraman zuen Elorriora bere bataio-pontea, gaur egun Elorrioko liburutegian eta ia zeharo hondatuta aurki daitekeena.

Eguraldia

Abendua 2024
A A A O O L I
25 26 27 28 29 30 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
Al Abe 23
Olentzero
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)