|
||||
|
||||
![]() San Migeletan eta Errosarioko Amaren jaietan, eta bien "bixamonetan", aisialdi eta kultur ekintza ugari izaten da: kontzertuak, danborrada, txarangak, hitzaldiak, etab... Baina bi une bereizi behar dira, berri samarrak izan arren jaietako programan nahitaezko erreferentzia bihurtu direnak: "herri eguna" eta artzain-txakurren nazioarteko lehiaketa. Herri egunean nekazari-kultura goraipatzen da. Barazki, fruta, abere eta gazta txapelketak egiten dira, bertsolariak, triki-trixa, erromeria... eta guztia txorizodun taloaren, sagardoaren eta saldaren laguntzaz. ARDI-TXAKURREN LEHIAKETA Txakur-lehiaketak berriz, trebeenak artaldea artegira eramaten ikusteko aukera ematen digu. Bitxia da, bestalde, jai horien gorengo unea "bixamonak" izatea, normalean aurreko gaueko gehiegikerien ondoren atseden hartzeko egunak izaten badira ere, Oñatin egun horietan jartzen dira indar guztiak dibertitzeko. |