cabecera_04.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Oñatiko Korpuseko Jaiak

Noiztik Asteartea, 31. Maiatza 2022
Noiz arte Osteguna, 2. Ekaina 2022

korpus

Jaiegun aldagarria. Ostegunari jaiegun-izaera kendu zitzaionetik, hurrengo igandean ospatzen da Korpuseko prozesioa Oñatin.

Handikiro ospatzen den eguna. Tradizioa, erlijiotasuna eta dantzak bat eginik, meza ondorengo prozesio bereziak, herriko kaleak zeharkatzen dituen eguna. Erlijio eta folklorezko errito ikusgarria dugu; XVI menden aipatzen da lehen.

Oñatin, 500 urte baino gehiago duen ohitura hau ondo mantendu da. Korpus egunaren bezperan eta bi egun lehenago herriko dantzariak bertako kaleak eta auzoak zeharkatzen dituzte dantzatuz eta diru eskez. Habeas egunean, prozesioa hasi aurretik bertan parte hartuko duten Pausoei harrera egiten die, ondoren Prozesioaren gunerik garrantzitsuena den San Migel eta Hamabi Apostoluen, hauek maskara eta guzti, Pausu biziaren bila joaten dira. Pausoen aurrean, ibilbidean dauden aldare txikien aurrean, San Migelen Pauso biziaren aurrean dantzatzen dute beraien kriskitinak joaz. Elizaren barruan, kontsakrazioaren aurretik, Goi-goikoaren aurrean dantzatzen dute.

Dantzarien janzkera praka eta alkandora zuriz, "Valenciana" izena duten gonatxoz eta banda eta gorbata gorriz osatzen da.

Korpusa Erdi Aroko jai xumea zen hasieran, baina XVI. mendetik aurrera liturjia katolikoaren jai garrantzitsuenetakoa bilakatu zen. Prozesioan, bai Oñatin eta baita gainontzeko lekuetan ere, irudien "pasoak" ezezik fartsa eszenifikatuak ere garatzen ziren gurdien, musikarien, dantzarien, kofradien, gremioen, agintari zibil eta erlijiosoen eta abarren inguruan, eta hori guztia barrokoak ezaugarri zuen koreografi-zentzuaz egiten zen. Korpusa ez zen, beraz, gaien erakusketa geldoa, antzerki-emanaldi bizia baizik.

Gaur egun tramoia haren aldaera sinpleagoa egiten da Oñatin, baina hala eta guztiz ere, ikusgarria izaten da. Alderdi erlijioso hutsez gain, hiru elementu ditu ospakizunak oinarritzat: lehenbizi Aldareko Jaunaren Kofradia, bertako partaideek kandelatzarrak eta kapa nabarrak jantzita, zutoihalaren atzean desfilatzen dutela; Jesukristo, Apostoluak eta San Migel pertsonifikatzen dituztenak, pelukak, maskarak eta bestelako jantziak daramatzatela (Udalerriko zaindaria den Arkanjelua, dotoretasun eta militar kutsu handiz); eta, bukatzeko, dantzariek, errespetuaren eta alaitasunaren irudiak, ematen diote bukaera prozesioari. Kontrapasa, makildantza eta arkudantza begietarako gozagarri izateaz gain, garrantzia handikoak dira etnografiaren ikuspuntutik.

2013ko EGITARAUA:

Bueltatu

Aukeratu kategoria
Daten arabera
 

Eguraldia

adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)