cabecera_03.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Oñatiko San Migel Jaiak

Noiztik Larunbata, 26. Iraila 2020
Noiz arte Astelehena, 28. Iraila 2020
migel

San Migeletan eta Errosarioko Amaren jaietan, eta bien "bixamonetan", aisialdi eta kultur ekintza ugari izaten da: kontzertuak, danborrada, txarangak, hitzaldiak, etab... Baina bi une bereizi behar dira, berri samarrak izan arren jaietako programan nahitaezko erreferentzia bihurtu direnak: "herri eguna" eta artzain-txakurren nazioarteko lehiaketa. Herri egunean nekazari-kultura goraipatzen da. Barazki, fruta, abere eta gazta txapelketak egiten dira, bertsolariak, triki-trixa, erromeria... eta guztia txorizodun taloaren, sagardoaren eta saldaren laguntzaz.

ARDI-TXAKURREN LEHIAKETA

Txakur-lehiaketak berriz, trebeenak artaldea artegira eramaten ikusteko aukera ematen digu. Bitxia da, bestalde, jai horien gorengo unea "bixamonak" izatea, normalean aurreko gaueko gehiegikerien ondoren atseden hartzeko egunak izaten badira ere, Oñatin egun horietan jartzen dira indar guztiak dibertitzeko.

Bueltatu

Aukeratu kategoria
Daten arabera
 

Eguraldia

adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)