cabecera_05.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Debagoiena

Debagoienako eskualdea Gipuzkoako Lurralde Historikoaren hego-mendebaldean kokatzen da. Debagoieneko eskualdeak 348,22 km2ko azalera du, Gipuzkoako azaleraren %18,24a.

UDALERRIA BIZTANLEAK (2010) AZALERA (km2) HERRIGUNEAREN ALTITUDEA (m)
ANTZUOLA 2.170 29,70 231
ARETXABALETA 6.680 26,96 244
ARRASATE 21.833 34,20 223
BERGARA 14.625 77,05 143
ELGETA 1.058 16,96 462
ESKORIATZA 4.055 40,41 279
LEINTZ-GATZAGA 258 14,72 458
OÑATI 8.815 108,22 238

Iturria: Eustat

Jarraian eskualdean izan dugun bilkaera aztertuko dugu:

 

 

Eskualdeko biztanleriaren bilakaera, oro har, negatibo samarra izan dela esan daiteke; izan ere, honek beranzko joera izan du. Eustateko datuen arabera, gure eskualdeak 1981ean guztira 67.136 biztanle inguru zituen; 1991ean 65.109 biztanle; 1996an 63.562 biztanle; 2001ean 62.010 biztanle; 2006an 60.954 biztanle; eta 2010ean 59.494 biztanle.

 
 

 

Eustateko datuen arabera, eskualdeko euskaldunen bilakaera ondorengoa izan da: 1981ean 34.808 biztanle euskaldun (%51,85); 1991ean 33.808 biztanle euskaldun (%51,93); eta 2001an 39.734 biztanle euskaldun (%64,08). Beraz, bilakaera positiboa izan da.

Eustateko datuen arabera, eskualdeko erdaldunen bilakaera ondorengoa izan da: 1981ean 21.924 biztanle erdaldun (%32,66); 1991ean 16.276 biztanle erdaldun (%25); eta 2001an 11.719 biztanle erdaldun (%18,90). Beraz, bilakaera negatiboa izan da.

 
 

 

Eustateko datuen arabera, eskualdeko sektoreen bilakaera ondorengoa izan da:

SEKTOREA 1996 URTEA 2006 URTEA
1º SEKTOREA 243 (%0,38) 150 (%0,25)
2º SEKTOREA 13.935 (%21,92) 15.990 (%26,23)
3º SEKTOREA 4.193 (%6,60) 6.016 (%9,87)

Iturria: Eustat

Taulako datuak kontutan izanda zera ondorioztatu daiteke: eskualdeko sektorerik indartsuena bigarren sektorea da, izan ere, asko industrializatuta dagoen eskualdea da, bertan egonik kooperatibismoaren egoitza nagusia. Lehenengo sektorea, ordea, oso ahula da. 1996 urtetik 2006 urtera bigarren eta hirugarren sektoreak gora egin du eta lehenengo sektoreak, berriz, behera.

Bailararen garapen ekonomikoaren eta bereziki industrializazioaren garaian, nekazaritzarako lursail asko galdu eta desoreka handiak sortu dira. Ondorioz, arriskuan ipini da ustiategi askoren jarraipena eta landa eremu bizi baten iraupena.

Ezin dugu ahaztu landa eremuaren garrantzia. Izan ere, bertan gure kultura, ohiturak eta hizkuntza, euskara, oso errotuta daude eta baserritarren lana behar beharrezkoa da gure herriak modu orekatuan eta jasangarrian aurrera egiteko.

Gainera, landa eremua bertan bizi den jendearen lanaren esker mantentzen da, lursail gehienen gestioa, naturaren eta paisaiaren zaintza eta gure kultura eta arkitektura preziatuaren biziraupena beraiei eskertu behar zaie. Gure eskualdeko azaleraren %80 baserritarrek gestionatzen dute. Horien ardura da landa eremua zaintzea eta produktuak ekoiztea. Gureak eta kalitatezkoak izateagatik estimatzen ditugun produktuak hain zuzen. Zoritxarrez, ordea, errealitate hori ez da oso ezaguna.

Hori guztia horrela izanik, baserritarrak eta landa eremuan bizi diren eta lan egiten duten pertsonak ezinbestekoak dira gure herriek modu orekatuan eta jasangarrian aurrera egin dezaten, baina gure aitortza, babesa eta laguntza behar dute landa eremua sustatzeko.

 

Eguraldia

Apirila 2024
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5
adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)