Lurra lantzen dutenen esfortzua ulertuz eta Debagoiena bezalako leku batek eskeintzen duenaz gozatuz.
Gure eskualdeko naturaz, paisaiez, biodibertsitateaz eta landa giroaz bustitzeko abiapuntua.
Inguru bikaina erdi aroko sekretuak ezagutzeko, ibilbide ezkutuetan barrena gure historia bizitzeko.
Guztiz eraberritutako baserri historikoa da, Euskal Herriko erdigunean kokatzen dena.
Ongi etorriak izango zarete, eta edertasun eta kultur aberastasun handiko ingurunea izango duzue parez pare, gure artean egindako egonaldiaz oroimen ona izan dezazuen betiko.
(Bedoña 1907-01-27; Donostia 1933-03-23)
Juan Arana Ezpeleta (Fray Joaquín de Bedoña) "Loramendi" ezizenaz ezaguna zen poeta euskalduna, Bedoñako Mendiburu (Mendibitzu) baserrian jaio zen. Baserri honetako fatxadetako baten oroitzapenezko plaka bat ikusi daiteke.
Euskaraz idazten zuen poeta lirikoa izan zen. Loramendi izengoitiarekin lan poetiko asko idatzi zituen. Bere hilketaren urtean Euskaltzaleen lehenengo poesiako saria lortu zuelarik. Bere lehenengo mesa ospatzeko bezperan hil zen.
1935eko Ekainaren 2an, Euskaltzaindiak merezitako omenaldi bat egin zion ekitaldi handi batean monumentu bat eskainiz, bertan harri zirkular bat eta bere datu pertsonalen inskripzioa euskaraz ikusi zitekeelarik. Oroigarri hau profanatua izan zen espainiako azken gerrate zibilaren ondorioz eta bizilagun batzuei harri zirkularra jasotzea eta Aretxabaletako kartzelan gordetzea bururatu zitzaien. 37 urte beranduago, 1972. urteko Ekainaren 7an eta lehengoak hartzen zuen toki berean, gaur egungo monumentua egin zen, honek motibo nagusi bezala jatorrizko harri zirkularra duelarik.
Errekalde Aldai Egia ondoan kokatzen da. Bertan daude: Loidi baserria eta Loidi Bolu eta Askasibar Bolu errotak.
Gure auzolokaletan urtean zehar ekintza ezberdinak antolatzen ditugu zuretzat, zatoz gure agenda ikustera!
Aintzinako bideak, gure arbasoek erabilitakoak, zure esku dituzu. Gure iragana berpiztu nahi baduzu, hau da zure lekua.
{loadposition search_3}
Gure herriaren ondarea gure adinekoen jakintza eta eskutik belaunaldi berriei jakinarazia.
{loadposition search_4}
Ig Eka 01 Eskoriatzako Nekazaritza eta Eskulangintza Azoka |
Al Uzt 28 Duruko Eguna |
Og Uzt 31 San Ignazioren Ospakizuna Kanpazarren |
Og Uzt 31 San Ignazioren Ospakizuna Kanpazarren |
Og Uzt 31 San Ignazioren Ospakizuna Urbian |