Lurra lantzen dutenen esfortzua ulertuz eta Debagoiena bezalako leku batek eskeintzen duenaz gozatuz.
Gure eskualdeko naturaz, paisaiez, biodibertsitateaz eta landa giroaz bustitzeko abiapuntua.
Inguru bikaina erdi aroko sekretuak ezagutzeko, ibilbide ezkutuetan barrena gure historia bizitzeko.
Gipuzkoako lurralde historikoko Mendebaldean kokatua, Elgeta Bizkaiko mugan dago. Bere kokaleku garaia (Gipuzkoako hirugarren udalerri altuena) dela eta, Debagoiena eta Debabarrena eskualdeetako eta Udalatx edo Udalaitz (1.117 m) eta Anbotoko (1.331 m) ikuspegi zabala dauka.
Udalerri hau beti egon da oso lotuta mendizaletasunari. Izan ere, 1924an bertan sortu zen Euskal Mendizale Federazioa.
Elgeta helmuga bikaina da natura maite dutenentzat, izan ere mendi-ibiliak egiteko ibilbide ugari ditu. Bidean, gainera, herriko lekurik esanguratsuenak bisitatu daitezke. Asentzio ermita eta bere inguruan dagoen parkea bisitatzea plan aparta da udako egun bat igarotzeko, izan ere, Udalatxeko eta Elgetako ikuspegi paregabea eskaintzeaz gain, askaldegi bat eta umeentzako parke bat ditu. Udalerriko herrigunean sartuz gero, bere eraikuntzetan Erdi Aroko kutsua eta Gerra Zibilaren ondorioz jasandako eraldaketak ikusiko ditugu, izan ere, kokapen estrategikoa dela eta, Elgetak eraso eta bonbardaketa ugari jasan zituen Gerra Zibilean. San Roke kalea eraikin historikoek osatzen dute, Erdi Aroko lekuko direnak. Jasokundeko Andre Mariaren parrokia-eliza, XIV. mendekoa, nagusitzen da kale honetan. Elgetako beste irudi adierazgarrienetako bat Aldundiko etxea da, Elorrioko bidera sartzeko arku bat duena.
Elgetako aberastasun historiko eta kulturala Pablo Uranga margolari ospetsuaren ibilbideak ere markatu du, bere haurtzaroko lehen urteetan Gasteizen bizi ostean, Debagoienako udalerri txiki honetara etorri zena. Bere omenez eraikitako iturri batek gogoratzen du.
Gure auzolokaletan urtean zehar ekintza ezberdinak antolatzen ditugu zuretzat, zatoz gure agenda ikustera!
Aintzinako bideak, gure arbasoek erabilitakoak, zure esku dituzu. Gure iragana berpiztu nahi baduzu, hau da zure lekua.
{loadposition search_3}
Gure herriaren ondarea gure adinekoen jakintza eta eskutik belaunaldi berriei jakinarazia.
{loadposition search_4}
Ig Eka 01 Eskoriatzako Nekazaritza eta Eskulangintza Azoka |
Al Uzt 28 Duruko Eguna |
Og Uzt 31 San Ignazioren Ospakizuna Kanpazarren |
Og Uzt 31 San Ignazioren Ospakizuna Kanpazarren |
Og Uzt 31 San Ignazioren Ospakizuna Urbian |