cabecera_02.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Osintxu - Elosua

Ibilaldi honek Osintxu eta Elosua lotzen ditu. Deskribapenean azaltzen den ibilbidea Osintxu hasi eta Osintxun bukatzen da. Beraz, Elosua hasi eta bukatzeko deskribapenean azaltzen den bidea beste noranzkoan egin beharko da.

  • Denbora: 3 ordu 30 minutu
  • Distantzia: 12,44 km
  • Zailtasuna: Erraza

DESKRIBAPENA:

  • Osintxuko Boluan hasi eta Laspiurboluara abiatuko gara, hau da, Osintxuko erroten ibilbidea egingo dugu.

  • Laspiurbolua (Osintxu) inguruan dagoen bidegurutzean eskumara hartuko dugu zubitxoa zeharkatuz eta Orontzolarantz abiatuko gara.

  • Orontzola (Osintxu) baserrira heldu baino lehen dagoen azkenengo kurban asfaltuzko bidetik irten eta aurrera egingo dugu Narbaiza baserrietarantz igoz.

  • Narbaiza baserriak (Elosua): Baserri hauetara heldu aurreti berriro irtengo gara asfaltuzko pistara. Inguru honetan harizti bat ere badago. Bidea igoko dugu Santutxura heldu arte.

  • Santutxu (Elosua): Bertan baseliza, mahaiak eta iturria kokatzen dira. Baita zalditegi bat ere.

  • Santutxutik Bergara eta Azkoiti lotzen dituen errepidera jaitsiko gara. Berehala bidegurutze batera helduko gara. Bidegurutzean eskumara hartu eta Elosuako auzunera joango gara. Ondoren kontrako bidea egingo dugu berriz ere Osintxura heltzeko.

Jarraian ibilbidearen liburuxka eta planoak eransten dira:

adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)