cabecera_01.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

PR-GI 91 (Zaldibar + Bedoña + San Andres)

Ibilbide hau Zaldibar ingurutik eta Erregebidea hartuz Oñatiko Zubillagarantz doa, handik Urkuluko bidea jarraitu eta Bedoña azpikaldera. Bedoñara igo eta San Andres auzora heltzeko.

  • Denbora: 2 ordu 15 minutu
  • Distantzia: 10,57 km
  • Zailtasuna: Erdi mailakoa

DESKRIBAPENA:

  • Arrasate (Zaldibar): Ibilbidea, Debagoieneko Ospitalearen ostetik eta Etxezuri etxetik gorantz doan bidetik hasten da, Antzarigartura iristeko hartzen den asfaltaturiko bidetik, alegia. Hasiera batean, nahiko aldapa gogorra suertatu daitekeen arren, poliki-poliki eta igotzen goazen heinean malda leuntzen doa. Behin saihesbide azpitik pasatu eta gero, eta malda gogorra igo ostean, ezkerretara hartzen da. Handik, bidekurutze bateraino iritsiko gara, non asfaltaturiko bidea utzi eta hartxintxorrezko bide bat jarraituko dugun.

  • Bedoña auzoa: Ordurarte igotakoa, Erregebidearen zati bat besterik ez da. Erregebidea muino bateraino doa, hots, Azuelako gaineraino. Han bidekurutze bat dago eta bidekurutze horrek Bedoña, Zaldibar, Zubillaga eta Bakueko mendietara bideak banatzen ditu. Hala ere, ibilbideak beherantz hartzen du pista zabal batetik Zubillaga ingururantz. Bide ertzean metal ura ematen duten pare bat iturri daude.

  • Erregebidearen zubia (Bedoña): Nahiko jaitsiera luzea burutu ondoren eta zelai zabal baten ondoan, ezkerrera hartzen da, errekaren uren norabidea jarraituz. Amaieran, Erregebidearen aztarna bakarra dago, hau da, zubi txiki bat, harlanduz egina. Zubia pasatu eta gero, eskuinera jo eta errepide batetik bidekurutze garrantzitsu batera iristen gara. Inguru horri Zubibarri deritzo.

  • Andra Mari Zuri ermita (Bedoña): Aipaturiko bidekurutzetik banandu eta porlanezko bide batetik joko dugu, Andra Mari Zuri baserri-ermitatik pasatuz. Ondoren, eskuinera irteten den lehenengo bidea hartzeko. Horrela, Errekabarrenetako bailara estu eta ederrean barrena sartzen gara. Bidea, mendi-hegaletik doa, pinu eta zuhaitz hostozabalen artetik. Bideak, Bedoña auzoko bailara azpira eramaten gaitu.

  • Santa Eulalia eliza (Bedoña): Handik, ibilaldiak zuzen jarraitzen du, beti ere, Bedoña goialdean gelditzen delarik. Bidearen ertzean Uretsako iturriak daude. Zuzen-zuzen bidea jarraituz Mendibitzu azpira helduko gara. Hala ere, igoera ez da han amaitzen, nahiz eta bidearen zorua aldatu, aurrera jarraitu Santa Eulalia eliza arte.

  • San Andres auzoa: Handik, ezkerrerantz egiten du bideak eta PR-Gi 106arekin batera aurrera egiten du. Sologaizto baserria baino metro batzuk aurrerago eskuinetara dagoen bidea hartu eta aldapan behera San Andres auzoan amaitzen da ibilbidea.

adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)