- ENHE, 1976-1977 urtean ekin zion sindikatuak bere ibilbideari baserritarren beharrizanei eta eskakizunei erantzuteko. Gaur egun 3.000 afiliatu baino gehiago ditu sindikatuak: Arabako UAGA-ANE, Gipuzkoako EHNEk eta Nafarroako EHNEk osatzen dute egun Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna.
- ENBA, Euskadiko baserritar profesionalen nekazal elkartea da. Gure elkartea 1991an sortu zen bere bazkideen interesak gizarte osoaren aurrean baina batez ere erakundeen aurrean sustatu eta defendatzeko. Aldi beren beren ustiapenen errentagarritasuna bultzatzeko, beti ere, landagune bizi eta ingurugiro orekatu batean. ENBAk ordezkaritza du bai Bizkaian bai Gipuzkoan eta estatu mailan ASAJAn eta Europa mailan COPA-COGECA elkarteetan dago elkartua.















