cabecera_05.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Osintxuko Auzolokala

LIBURUTEGIA

Liburutegia erabiltzen da auzolokal bezala, bertan auzoko bilerak egiten dira, ikastaroak eta irteerak antolatzen dira, etab.

Herri Batzarrak bilerak astearte arratsaldero (19:00) egiten ditu. Bilera hauetan auzoalkatea eta bizilagun batzuk elkartzen dira eta Osintxuri buruzko erabakiak hartzen dituzte.

Osintxun 2010eko ekainean beka bat martxan jarri zen. Beka honetan Itsasmendikoik, Udalak eta Landa Garapen Elkarteak (LGE) hartu zuten parte, guztion artean beka hau modu koordinatuan eta bateratuan bultzatu zutelarik.

Beka honek Osintxu suspertzeko Garapeneko Dinamika Autonomoa sortzea zuen helburu, bertako bizilagunen dinamizazioaren bidez eta hauen parte hartzea sustatuz, jarduera-ideiak eta proposamenak berreskuratuz eta sortuz eta guztiak proiektu bihurtzeko. Horretarako hainbat dinamika egin ziren eta Ekintza Plan bat landu zen. Gaur egun, Ekintza Plan hau udaletxean dago eta irtendako hainbat proiektu aurrera ateratzeko Eusko Jaurlaritzako Ur Agentziaren erantzunaren zain daude.

Gainera, inongo erakunderen menpe ez dauden ekintzak aurrera ateratzeko 5 lan talde ere sortu ziren:

  • Euskara bultzatzeko taldea: Talde honek joan zen urtean Korrika Txiki bat antolatu zuen Osintxun.
  • Mendi irteeren taldea: Talde honek auzoko hainbat ibilbide bultzatu nahi ditu. Joan zen urtean Osintxu-Elosua ibilbidea markatu zuten. Horretarako lan talde hau, Elosuako batzarrarekin harremanetan jarri zen eta bere nahiak azaldu zien. Elosuako batzarrari ere oso ideia interesgarria iruditu zitzaion bi auzoen arteko lotura hori egitea antzinako ibilbidetik. Hori dela eta, ibilbidearen planoak eta liburuxkak atera ziren.
  • Auzolana bultzatzeko taldea: Talde hau auzoan itxura hobetu aldera egin ahal diren ekintzak bultzatzeko sortu zen: erreka garbitzeko etab.
  • Eskola bultzatzeko taldea: Talde honek eta San Martin Eskolak aurtengo matrikula kopurua igotzea lortu du eskolan zaintza eta jangela zerbitzua eskainiz.
  • Auzoko integrazioko taldea: Talde honek "Auzoko” programa martxan jarri nahi du integrazioa eta euskararen erabilera bultzatzeko baina oraindik geldi dago.

dirulaguntzak_NAA

izapideak_naa

5

3

1

7

EHAAGAO

1

ordainketa-online

adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)