cabecera_05.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Elkarteak

Hauek dira Debagoiena eskualdeko landa inguruneko elkarteak.

GIFE, Gipuzkoako Frisoi Elkartea da. 1.981ean sortu zen Gipuzkoako Frisoi Arrazako ganaduzale batzuk elkartu zirelako frisoi arraza hobetzeko eta behien esne kontrola eta Liburu Genealogikoa eramateko. Gaur egun, Elkarteak 167 bazkide ditu eta 13.905 buru ditu erroldatuta Liburu Genealogikoan.
GILBE, Gipuzkoako Lorezale eta Barazkigileen Elkartea da. 1986. urtean sortu zen. Bere asmoa, botere publikoen aurrean nekazarien iritziak eta eskubideak azaldu eta defendatzea da. Horretarako, ikasketa, eskaera, aholku eta txosten arduradunak bideratuz.
GILE, Gipuzkoako Limousin Elkartea da.
GITEBEL, Gipuzkoako Terreña eta Betizu Elkartea da.
GITXEGI, Gipuzkoako Txekor Gizentzaileak.
HEBE, Herri Behi Elkartea da, arraza piriniarreko behi-azienda hazleen gipuzkoako elkartea.
INEKO, S. KOOP. Abereak elikatzeko edozein motatako elikagaiak ekoizten dituzte.
LANA, S. KOOP. 1961ean jaio zen, baso- eta zerratze-sektorean oinarrituta, eta MCC Grupo Mondragón taldeko kooperatiba aitzindarietako bat da.
LURGINTZA ofizialki, lehen mailako Nekazaritza Kooperatibaren egiturarekin, 1971ko apirilean sortu zen, irabazi asmorik gabeko Nekazaritza eta Abeltzaintzako Garapen Zentro gisa. Lurgintza sortzeko garaian ezinbeztekoa izan zen Gipuzkoako Aurrezki Kutxak eskeini zion laguntza.
NEKATUR, Nekazalturismo-Landaturismo Elkartea da. 1991ko urrian sortu zen. Horrek Euskadiko nekazal turismoak eta landa etxeak barne hartzen ditu.
<< Hasi < Aurrekoa 1 2 Hurrengoa > Bukaera >>
2 orrialdea 2-koa

dirulaguntzak_NAA

izapideak_naa

5

3

1

7

EHAAGAO

1

ordainketa-online

adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)