cabecera_01.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

UEMA

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA) 1991n martxan jarri zuten, Euskal Herrian Euskaraz (EHE) elkarteak bultzatuta, besteak beste.

Hauek dira Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea martxan jartzearen oinarrizko arrazoiak:

  • Gune euskaldunetan euskararen erabilera arlo sozial guztietara zabaltzea eta udal euskaldun guztiekin euskara nagusi izango den lur-gunea antolatzea.
  • Udalerri euskaldunen eginkizuna garrantzi handikoa da euskararen normalizazio prozesuan. Euskarak, biziko bada, berez nagusi izango den lur-gunea behar du, eta hori zelabait gauzatuko litzateke udalerri euskaldunak batuko balira. Hau da, Euskal Herrian egoera minorizatuan badago ere, udalerri euskaldunetan euskara da nagusi eguneroko harreman arruntetan behintzat.
  • Udalerri euskaldunetan (euskaldunak %70etik gora) 200.000tik gora euskaldun bizi da eta hizkuntz planifikazio aurrerakoia egin daiteke udal euskaldunetan, normalizazio bidea erdaldunetan baino errazagoa delakotz. Izan ere, udal euskaldunetan berezko euskal sareek (familia, lagunartea, eskola, administrazioa, gizarte-zerbitzuak, lan mundua...) erraztu eta ahalbideratu egiten baitute euskararen erabilera.

Gaur egun bulego nagusia Aulestin dago kokatuta:

Donibane enparantza, 01
48380 Aulesti (Bizkaia)
Tlfnoa: 946 27 91 95
Faxa: 943 27 95 35
Web orria: www.uema.org

dirulaguntzak_NAA

izapideak_naa

5

3

1

7

EHAAGAO

1

ordainketa-online

adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)