cabecera_05.jpg

Debagoiena Baserri Sarea

Una forma de vida

Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoa lurralde historikoko gobernu organoa da. Beste diputazio batzuekin alderatuta lurralde historiko bat izateak ekartzen dituen eskuduntzak ditu, bere Autonomia Estatutuak ahal bideratuta. Honek eskumena ematen diolarik ogasuna, hirigintza eta gizarte gaietan. Egoitza Donostiako Gipuzkoa plazan kokatzen da.

Aldundia Batzar Nagusiek gobernatzen dute. Foru Aldundiaren aurrean Diputatu Nagusia edo Ahaldun Nagusia kokatzen delarik, gainontzeko ahaldunek aukeratua.

Batzar Nagusiak Gipuzkoako Parlamentua (Legebiltzarra) dira, Gipuzkoako Lurralde Historikoko herritarren ordezkaritzarako eta herritarrek parte hartzeko Organo gorena. Gipuzkoako Legebiltzarra direnez, hona hemen zer egiten duten:

  • Araugintza-ahalmena gauzatzen dute.
  • Diputatu nagusia aukeratzen dute.
  • Lurralde Historikoaren aurrekontuak onartzen dituzte.
  • Foru Aldundiaren jarduna kontrolatzen eta sustatzen dute.

Funtzio horiek betetzeko, Batzar Nagusiek finantza-autonomia dute, beren aurrekontua onartzeko gaitasunaren bidez, eta antolamendu-autonomia ere badute, beren Barne Araudia onartzeko ahalmenaren bitartez. Izan ere, Barne Araudiak arautzen ditu Batzar Nagusien organoak eta eginkizunak, bai eta Batzar Nagusien aurrean aurkezten diren ekimenen prozedurak ere.

Zaila da jakitea noiz sortu zen Aldundia. XV. mende erdialdean edo topa genezake haren aurreneko urratsen aztarnaren bat. Guztiarekin ere, erakunde horrek ez zuen nortasun iraunkor eta zehatzik hartu harik eta 1550ean Tolosan Batzar Nagusiak egin ziren arte, data horretan modu arautuago batez hasi baitziren karguak izendatzen.

Bulego nagusia Donostian dago kokatuta:

Gipuzkoako Foru Aldundia (Herritarren Informazioa eta Arreta Bulego Zentrala)
Gipuzkoa plaza z/g
20004 Donostia
Tlfnoa: 943 11 21 11
Faxa: 943 42 99 61
Web orria: www.gipuzkoa.net
Batzar Nagusiak

dirulaguntzak_NAA

izapideak_naa

5

3

1

7

EHAAGAO

1

ordainketa-online

adr_logo

Deba Garaia LGE
Urteaga, 21
20570 Bergara • Gipuzkoa
Tel.: 943 76 25 47 • Fax: 943 76 02 94
info@baserrisarea.com


Kolaboratzaileak

ejgfamancomunidad

Deba Garaia LGE

Gema Arrugaeta (Argazki Artistikoak)